Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irakurri 2007

2006an egindakoa liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko asmoz EAEko udaletan zenbait ekinbide hastea erabaki zuen Liburutegi Zerbitzuak. Kanpaina honetan parte hartu duen liburutegi kopurua ikusirik eta bertako arduradunek ekintzak bultzatzeko erakutsi duten gogo eta lanari esker ekimena beste urte batez luzatzea lortu da, iraunkorrago bihurtuz.

Helburuak

  • Liburutegi kopuru jakin baten iradokizun bilketa, proposamenak herri bakoitzaren ezaugarriei egokitzeko.
  • Sareko liburutegiek ekimenean duten partehartze indizea %15 gehitzea.
  • Herri liburutegien sarea herritarrei bistan jartzea, parte hartzeko eta jakintza bultzatzeko zabalik dauden herrigune bezala agertaraziz.

Lan-ildoak

Liburutegia kalera irteten da eta Kalea liburutegira sartzen da dira kanpainaren ardatz behinenak, sortu zenetik herritarrengana hurbiltzea baita bere asmo nagusia, beren ohiko lekuetara, eskaintza atseginekin. Hartueman berriak sortuko dira horrela XXI. mende honetan, liburutegia jakintzarako gune bilakatuz, herri eta hiriei atezabalik, bizia eta egunekoa.

Ardatz hauetatik hiru proposamen argi ernetzen dira, adin talde bakoitzari begira. Liburutegien ezaugarri eta behar ezberdinak kontutan harturik, bereganatu nahi dituen erabiltzaile nahiz herritarrei egokien deritzon jarduerak eskaintzeko aukera ematen zaio liburutegi bakoitzari.

Azken eguneratzea: 2009/10/29