Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irakurri 2007

Liburutegiko menua

Menu de San Antonio

Deskribapena: Pertsona nagusientzat egokitutako jarduera da. Beraiekin Urriaren 24a ospatzeko asmoa dugu. Horregatik janari errezeta bat idatzi eta liburutegian utzi dezaten eskatuko diegu. Janari errezeta bat idaztea eta liburutegian uztea liburuetara erraz eta egoki hurbiltzeko modu bat da adin horretako gizon-emakumeentzat. Informazio hau emateko garaia eta errezetak jasotzearena une egokiak izan daitezke sukaldaritza, osasuna eta janariari buruzko liburu bildumari buruz beraiekin mintzatzeko.

Bildutako errezetak koadernatzeko aukera ere bada, liburuzainaren iritzira, jarduera erakargarriago bihurtuz. Liburutegira maiz agertzen diren pertsonak balira, zuzenean eta banaka azaldu ahal izango zaie jarduera. Nagusiokin harremanetan jartzeko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko (HHI) ikastetxeetara, emakumeen elkarteetara edota zaharren elkarteetara jotzeko asmoa izanez gero liburutegiko arduradunen eskura jarriko ditugu ekimen horretarako bereziki egokitutako aurkezpen gutunak.

Oparia: Errezeta uztera agertzen den bakoitzak opari bana izango du. Horretarako liburutegiek eskura izango dituzte boligrafo eta imanak.

San Antonioko menua (pdf, 553kB)