Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irakurri 2007

Familiak ere kontatzen dut

Deskribapena: Familiengana ere iristeko asmoa du Kanpainak elebitan argitaratutako “Familiak ere kontatzen du. Etxean irakurtzeko gogoa pizteko: 12 urrats” gidaren bidez.

3 eta 6 urte bitarteko haurrengan irakurtzeko gogoa piztu eta eginkizun horretan familiak, eskolak eta liburutegiak duten arduraz ohartaraztea. Argitalpen honi buruzkoa informazioa, ale batekin batera, irailean iritsiko da EAEko Lehen Hezkuntzako ikastetxe eta Haurreskola guztietara. Guzti honen berri jaso ahal izango dute gurasoek eskolaren bitartez. Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko edozein herri liburutegitan ere gidak ezagutu nahiz jasotzeko aukera izango dute urriaren 1etik aurrera. Web orrian ere eskura izango dute nahi dutenek PDF eran.

Oparia: Ekintzan parte hartzen duten guztiek opari bana jasoko dute. Opariak liburutegietan izango dira, gurasoentzako boligrafo eta imanak eta haurrentzako margo kutxatxoak.

<< Irakurri 2007 itzuli