Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irakurri 2007

"Liburua ageri duen erretratua" lehiaketa

Menu de San Antonio

"Liburua ageri duen erretratua" deituriko argazki digitalen lehiaketa batekin bideratzen da kanpaina gazteengana..Lehiaketaren helburuak honakoak dira:

  • 12-16 urte bitarteko gazteak irakurketaren ingurura hurbil daitezela beraientzat atsegin gerta dakiekeen ekintza baten bidez.
  • Liburutegietara lasaitasun osoz hurbildu daitezela eta beren lanen bidez azal dezatela, baita beren buruari ere, denok dugula liburuekiko lotura.

Lehiaketari buruzko informazio guztia, oinarri, kartel eta triptiko, irailean iritsiko da EAEko DBHko Ikastetxe guztietara. Berria ikastetxearen bitartez jakiteaz gain, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko herri liburutegietan ere jaso ahal izango dute gazteek lehiaketaren berri urriaren 1etik aurrera.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 1a eta 15a bitartekoa da, aipatu liburutegietan. CD batean aurkeztu beharko da lana, gutun-azal baten barruan, bertan oinarrietan aipatzen diren datuak idatzirik. Liburutegi Zerbitzura, Gasteiza, igorriko dira lan guztiak, epaimahaiak bere erabakia har dezan. CDa aurkezteko unea egokia izan liteke liburuzainak 8 gazteei liburutegiaren zerbitzuen berri eman diezaien, beren intereseko izan daitezkeen liburu, baliabide eta guneei buruz, alegia. Azaroaren 30ean jakinaraziko da epaia, Durangoko Liburu eta Disko Azoka burutzen den garai berean izango da sari banaketa. Irabazleak ikusi.

Web bidezko erakusketa batean ageriko da, saritutakoez gain, irudirik onenen aukera handi bat. Katalogo batean ere argitaratuko da erakusketa hau, ondoren liburutegi guztietara igorria izateko.

Oparia: Jardueran CDa aurkeztuz parte hartzen duten gazteek opari bana jasoko dute. Boligrafo eta imanak izango dituzte horretarako liburutegiek.

<< Irakurri 2007 itzuli