Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Uneko kanpainak

Bularretik mintzora

Txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago.

Helburuak:

  • Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin
  • Etxean, eskolan eta liburutegian, giro irakurle bat sortzeko bideak jorratu eta modu natural batean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatu.

<< Informazio gehiago

Liburutegiak topaleku

“Euskadiko liburutegi publikoak zerbitzuak egokitzen ari dira kulturanitza eta aldakorra den gizartearekiko. Gure liburutegietara herrialde ezberdinetako kolektiboetako pertsonak hurbiltzen dira, hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituztenak eta, era berean, kultura ezberdinak dituztenak. Aldaketa kulturalen jakitun, Euskadiko liburutegi publikoek, tolerantzia eta integrazio kulturala sustatzen duen ekimena jarri dute abian: “Liburutegiak, topaleku”. Hezi edota informatu nahi baldin baduzu, liburutegietara hurbildu edota alegiazko espazio honetan sar zaitez; gidak, liburuxkak, irakurgaiak etab. aurkituko dituzu.

<<Sar zaitez eta ezagutu gaitzazu!