Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

 

Aurreko kanpainak

Irakurri Kanpaina

Helburuak

Lan ildo honen helburu nagusia da gutxi irakurtzen duen pertsonak, edo tarteka besterik irakurtzen ez duenak (irakurle ahula, zenbait izendapenen arabera), mundu horretatik baztertua sentitzen baita, liburutegiari ikara galtzea.

Publiko mota honek arazoak izaten ditu liburutegira hurbiltzeko. Kultura eta kulturaren erakundeak gauza arrotza gertatzen zaizkio, eta ez du liburu edo egile jakin baten eskaera argirik. Erabili ohi dituen erreferentziak bere inguru hurbileko testuingurukoak izaten dira, hau da, familia edo lagunak eta komunikabideak. Publiko mota honek eskaera jakinik ez daukalarik, helburua da jendeak liburu bat hartzea, harekin prueba egin eta berriz uztera gonbidatzea, alegia, liburu egokia (edo egokiak) bilatzen saiatzea, pertsona jakin horri atsegin gertatuko zaiona.

Helburu nagusia, beraz, liburuek eta liburutegiek sor dezaketen ikara galtzen laguntzea da. Liburuak probatu egin behar direla ulertzen lagundu; irakurtzen hasten jakin behar da, eta, liburu bat gustukoa ez denean, uzten jakin

Bigarren une batean, ez lehenago, nahi dira liburutegiarentzat bazkide berriak lortu. Ez dio axola zenbat diren bazkide berriak, baizik eta pixkana-pixkana normalean liburutegietatik urrun dauden gizarte talde edo sektoreetara iristea

Azken eguneratzea: 2010/11/16