Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Irakurri 2006

Eskolatik kanpoko jarduerak antolatu dira hainbat urtesasoietan, irakurtzea eskolako betebeharra izateaz aparte beste zerbait ere badela zabaltzeko. Horren haritik, hiru lan-fase antolatu dira:

  • Lehen jarduera, apirilean, Liburuaren Mundu mailako Egunaren inguruan.
  • Bigarren fasea, ekainean, eskolako oporraldia hastearekin batera.
  • Hirugarrena, eta azkena, urriko Liburutegien Egunaren aitzakiaz.

    Jarduerak asmatzean kontuan izan da adinaren aldagaia. Hala, jarduera bereiziak antolatu dira haurrentzat, gazteentzat edota adinduentzat; hizkuntzaren parametroa ere kontuan izan da, eta euskara hedatzeko jarduera bereziak eratu dira.

    Lan-ildoak

    Publizitatea

    Faseak

    • I. Fasea. Apirilaren amaiera eta maiatzaren hasera bitartean irakurri kanpainaren lehen fasean Euskal Autonomia Erkidegoko 9 liburutegik parte hartuko dute.
    • II. Fasea. Ekaina eta uztailean gauzatuko da eta Euskal Autonomia Erkidegoko 10 liburutegik parte hartuko dute
Azken eguneratzea: 2009/10/29