Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

 

Irakurri Kanpaina 2010 - Munduko paisaiak

Irakurri 2010

Beste behin, "Munduko paisaiak-Paisajes del mundo" kanpaina martxan jarri da. Etorkinen kolektiboari euren kulturari atxikitzen laguntzea, bai eta erabiltzaile guztiek ikas dezaten beste kultura batzuekin elkarbizitzen eta era natural batean baloratu ditzaten helburua duen ekimen hau, Liburutegien Nazioarteko Egunean (urriak 24) abiatu zen beste behin ere.

Bere hastapenetan ardatza izan ziren hamaika herrialdeei, Bolivia, Kolonbia, Angola, Nikaragua, Nigeria, Ekuador, Senegal, Errumania, Txina, Maroko eta Errusiari, alegia, beste bi gaineratu zaizkie edizio honetan: Filipinak eta Mali. Ildo honetatik, gogoratu beharra dago honelako ekimenak martxan jarri zirenetik, nabaritu egin dela etorkin kopuru handiagoa hurbiltzen dela liburutegietara, bai liburuen kontsultak egiteko, bai bertako Internet zerbitzuak erabiltzeko. Zentzu honetan, hainbat herrialdetan inprimaturiko 28 egunkari kontsultatzeko aukera ematen dute liburutegi publikoek. Egunkari osoa eskaintzen dute goizeko lehen orduan bertan, alegia, jatorrizko herrialdeko biztanleek bezalaxe, eta hango gaurkotasunaren berri berdin-berdin jaso dezakete. Udalean udaleko etorkin populazioaren arabera, lehentasuna haien jatorriko egunkariei ematen zaie.

Erabilitako materiala:

Azken eguneratzea: 2010/11/23