Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durangaldea eta Arratia: Edertasunaren eta magiaren boterea

Elorrio

Kurutziagako gurutzea

Elorrio Erdi Aroko hiribildua da, 1356an sortua Gipuzkoako bandokideen lapurretak eta erasoak geldiarazteko. Erdi Aroko hiribildua izandakoaren oroigarri gisa, kantoi batek zeharkatutako bi kaleen inguruko lursail-banaketa luze eta estua dago. Jatorrian, Santa Maria Sortzez Garbiaren eliza ez zen hiribilduaren gainerakoarekin batera planifikatu, parrokia-zereginak San Agustinen egiten baitziren, hirigunetik baztertutako baina 1053 ezkero bazegoen elizan. Ondoren eraiki zen, 1493an, hiribilduari atxikita baina haren hesietatik kanpo. Elorriokoaren antzeko kasuak gutxi daude, Erdi Aroko hiribildu gehienetan eliza hiribilduaren barruan planifikatzen baitzen. Hala ere, ez da kasu bakarra; izan ere, Euskal Herrian beste adibide batzuk baditugu, adibidez, Markinako Santa Maria eta San Pedro elizak eta Usurbilgo San Salbatore.

Santa Maria Sortzez Garbiaren elizari dagokionez, gurutze-gangekin estalitako hiru nabe ditu altuera berean. Fabrika harlanduzkoa du eta kanpoaldean dorre bat dauka. Eraikin osoa, absidea izan ezik, portiko batez inguratuta dago.

Galeria fotografikoa: