Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lea-Artibai arroa: Paisaiaren barnean biltzea

Markina-Xemein

San Miguel de Aretxinaga eliza

Markina, garai batean Villaviciosa de Markina izenekoa, Tello Bizkaiko Kondeak sortu zuen 1355ean. Auzotarrek Gipuzkoako bandokideen erasoetatik babesteko eskatu zuten berori sortzea. Pilotaren unibertsitatea deitzen zaio. Izan ere, 1883an eraikitako pilotalekua, sortu zenetik eta urte askotan, estalitako bakarra izan da inguruan eta horregatik Euskal Herriko pilotaririk ospetsuenak etortzen ziren bertara entrenatzera.

Markinan Arretxinagako San Migel eliza dago, 1736. urtetik aurrera XIII. mendeko beste baten gainean eta harkaitz-multzo bitxi batzuen inguruan eraikitako ermita barrokoa. Oinplano hexagonala du, hormarrizko hormekin, eta fatxadaren gailurrean kutsu herreriarreko kanpai-horma barrokoa dauka. Barruan, sei pilare pentagonal handik kanoi-ganga txikiak osatzen dituzten erdi-puntuko arkuen bidez lotutako obrari eusten diote. Tenpluaren erdialdean, elezaharra sorrarazi duten hiru harriak daude. Zurezko armadura duen sei isurialdeko teilatuarekin estalita dago.

Tenpluak San Migelen irudi bat barne hartzen du, XVI. mendekoa, eta esekitako kare-harrizko hiru harkaitzengatik nabarmentzen da.

Galeria fotografikoa: