Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koreografi Erakusketa


Erakusketaren historia

2004 Kartela1996an Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura sorkuntza koreografikorako dirulaguntzen deia egin zuen lehenbiziko aldiz, eta hurrengo urtean Koreografo berrien lehen Erakusketa, Koreografi Erakusketa orain,  antolatu zen.

Lehenengo urteotan dirulaguntza jasotzen zuten koreografo guztiek bira egiten zuten hiru lurraldeetatik. 2002 urtetik berriz, eta aurreko edizioetako balorazioa egin ondoren, bira baino lehenago hautaketa ekitaldi bat egitea erabaki zen.  Ekitaldi horretan eta dantzarekin erlazioa duten pertsona anitzen aurrean,   aurreko urteko deialdian lagundutako pieza guztiak eszenaraten dira eta horien artean lau edo bost aukeratzen dira publikoarentzako programa osatzeko, denbora aldetik orekatua eta gutxienezko kalitatea ziurtatuz.   

Hautaketaren ekitaldian honako hauek partu ohi dute: dirulaguntzen deialdiaren batzarkideek, SAREAko ordezkariek -Euskadiko antzoki publikoen sarea- kazetari espezializatuek, dantza konpainietako ordezkariek eta koreografoak beraiek.

Koreografi erakusketaHautatzen diren piezekin antolatzen den Bira honako antzokietan egin da azken urteotan:  Barakaldo Antzokia, Donostiako Egia eta Gasteizko Ibañez de Matauko -Hegoalde-. Gainera, 2004an,  Elorrioko Arriola kultur aretoan ere laugarren ekitaldi bat antolatu zen. 
Erakusketa izan den urteetan zehar pieza asko Euskadiko beste esparru batzuetan programatuak izan dira (Bilboko La Fundición-en batez ere) eta kanpoko batzuetan ere, non baten bat saritua ere izan den inoiz. 

 


 

 

Azken eguneratzea: 2006/05/11