Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Koreografi Erakusketa


Nortzuk sartu ahal dira Erakusketan? - Dirulaguntzen deialdia

Erakusketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero egiten duen dantza sustatzeko dirulaguntzen deialditik sortzen da.

Deialdiak hainbat modalitate kontenplatzen ditu: sorkuntza koreografikoa, dantza-ekoizpena, bira artistikoak eta formakuntza,  eta hauek dira bere helburu orokorrak:   

  • Beren aktibitatea Euskadin garatzen duten koreografo eta konpainien SORKUNTZA sustatzea.
  • Sektore honetan egiten diren PROFESIONALIZAZIO ahaleginetan laguntzea, ahal delarik. 
  • Euskadiko eta kanpoko ESZENA ZIRKUITOETAN dantzarako gero eta aukera gehiago izateko Zabalkunde ekimenak sustatzea. 

Koreografi ErakusketaDeialdi honen barruan,  Koreografi sorkuntzarako modalitateak areto itxietako nahiz kaleko formatukoak, hamabost minututik beherako koreografiak sortzeko dirulaguntzak banatzen ditu.

Proiektu bat aurkezteko derrigorrezko baldintza bakarra Euskadin bizi izatea da. Hala ere, eskatzaileek, dokumentazio administratiboaz gain, beren formakuntza eta aktibitate profesionaleko curriculum oso bat aurkeztu behar dute, baita garatu nahi duten proiektuaren garapena ere: justifikazioa, memoria, ekipoa, aurrekontua, eta baita proiektuarekin zerikusia duen  bideo bat ere. Azken  urteotan 20 bat eskabide aurkeztu dira modalitate honetan.                 

Eskabide epea itxi ondoren, Balorazio batzorde batek proiektu guztiak aztertu eta bildu egiten da beren balorazioak amankomunean jartzeko eta proiektua azaldu nahi duten eskatzaileei entzuteko. 

Azkenik, proiektuak puntuatu eta dagoen diru kopurua banatu egiten da gutxienezko puntuazioa gainditzen dutenen artean. 

Balorazioan erabiltzen diren irizpideak honako hauek dira:

  • Proiektuaren kalitate ete interes kulturala.  Proiektuaren alde artistiko eta teknikoak kontuan hartzen dira, baita bere orijinaltasuna eta egungo sorkuntza koreografikoari egiten dion kontribuzioa.
  • Prestatakuntza eta jardunbide profesionala  dantza alorrean.
  • Sortzaile berrien ekimenak.

Koreografi ErakusketaIrizpide hauek aplikaturik aukera eman nahi zaie bai formakuntza curriculum zabala duten pertsonei bai curriculum txikiagoa izanik aldez aurreko proieketu interesgarria aurkezten eta defendatzen duten pertsonei. 

Azken urteotan 10 eta 12 laguntza inguru banatu dira, 1500 eta 300 euroren artean izan direlarik, lortutako puntuazioa eta proiektuen bolumenaren arabera.

Hurrengo urtean, lagundutako proiektu guztiak Erakusketara doaz: lehendabizi hautaketa ekitaldira,  eta gero, horietatik batzuk, antzokietako birara. 


 

Azken eguneratzea: 2006/05/11