Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lautadatik Arabako haranetara: Topaketarako lekuak

Ibilbidearen fitxa

Ibilbidea: Mendoza, Gesaltza-Añana, Tuesta, Vitoria-Gasteiz.

Ibilbidearen mapa

Vitoria-Gasteiz da gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua, baina garai batean almendraren moduko zirkulu zentrokideak osatzen zituzten kaleez eratutako Erdi Aroko hiribildua zen.

Gasteiz hiribildua eratu zeneko muinoaren gainean kokatuta dagoen Santa Maria katedraleko erronda-pasagunetik ia Arabako Lautada osoa ikus daiteke, eta horrela errazago ulertzen da bertako biztanleek hiriaren harresi barruan babestu nahi izatea. Hiribilduaren garapena oso azkarra izan zen, eta denbora gutxian gremio-bizimodu bizia izan zuen. Hirigune historiko osoan zehar dauden jauregi eta dorretxeak dira oparotasun horren seinale.

Hiria hego alderantz hazi zen, zabalgunea sortuz; modernotasunaren isla da, lurra hiriaren behar urbanistikoetara moldatzeko gaitasunarena.

Paisaiari, klimari, hiribideei, plazei eta XIX. mendeko familia boteretsuen etxeei esker tokia ezagutzeaz gain bertako biztanleak ere ezagutuko ditugu.

Mendebaldeko haranetarantz jotzen badugu, itsasoraino heltzen diren bideen gurutzaguneen artean Mendoza leinuaren moduko familiek eraikitako etxe gotorrak topatuko ditugu, inguru estrategiko hau menperatzeko asmoz eraikitakoak. Urruneko garaiko usainak, saieterak eta matakanak dituzten hormen sendotasunak segurtasuna emango digute.

Gesaltza-Añanako ezkaratzetan pilatutako gatzaren zuritasun distiratsuak bertan lan egiten zutenen eta bertako merkataritzaren mugimenduak oroitarazten dizkigu.

Tuestako tenpluaren fatxadako, baoetako, eta ateko harria lantzean eta figuren modulazio fin eta bakunean artisauek egindako lanak txunditu eta gozaraziko gaitu.

Mendozara nola heldu:
Euskal Herriaren mapa
Gasteiztik:
15 Kms.
E-5/N-1 y A-3302
Bilbotik:
69 Kms.
E-5/AP-68, N-622, E-5/N-1 y A-3302
Donostiatik:
121 Kms.
N-1 y A-3302
Iruñatik:
105 Kms.
A-15, N-240A, E-5/N-1 y A-3302