Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erribera: harrien isiltasuna

Ibilbidearen fitxa

Ibilbidea: Zarrakaztelu, Uxue, Erriberri eta Tafalla.

Ibilbidearen mapa

Erriberako ibilbideak lautadetan zehar eramango gaitu, ibai emankorrek zeharkatutako haranetan galdu ahal izango gara eta zelaietako isiltasun bizian kanpotar sentitzeko aukera izango dugu.

Ziertzo haize hotz eta lehorrak La Olivako Andre Mariaren Monasterioko hormak zeharkatzen ditu. Barruan, Zistertar Ordenaren eta fraide-bizitzaren soiltasunak ustekabean harrapatuko gaitu; denbora harrien artean harrapatuta gelditu dela dirudi.

Uxue, Erriberri eta Tafalla herriak muinetan eraiki ziren, arerioa iritsi aurretik ikusteak ematen duen babesaren bila.

Herri hauetako harriztatutako kale estuak historiaz betetakoak dira eta orainaren hesia hausten dute fatxada biluziak eta portale zabalak ezagutu nahi dituen ororentzat.

Uxueren goiko aldean, labirintoak osatzen dituzten kaleen gainetik Santa Maria Santutegia ikusten da. Elizan zilarrez estalitako Ama Birjinaren tailu ederra gordetzen da oraindik ere, kanpoko aldetik aparte, burdin sare gotikoaren babesean.

Debozio handia jasotzen duen tenplua, bi dorre ditu, gotorleku baten antzera, eta bertako arkitekturan mende eta estilo artistiko ezberdinen aztarnak topa daitezke.

Baina Erribera aparteko edertasuneko jauregien, elizen eta gazteluen lurraldea da, kanpotik eta barrutik xehetasun handiz eraikitakoak.

Zarrakaztelura nola heldu:
Euskal Herriaren mapa
Gasteiztik:
178 Kms.
E5/E80, A-15 y NA-124
Bilbotik:
233 Kms.
AP-68, N-622, E5/E80, A-15 y NA-124
Donostiatik:
158 Kms.
E80/N-1, A-15 y NA-124
Iruñatik:
75 Kms.
A-15 y NA-124