Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekialdeko kostaldea: Kresalaren arrastoan

Ibilbidearen fitxa

Ibilbidea: Aia, Hondarribia, Zarautz.

Ibilbidearen mapa

Pagoetako Parke Naturaleko tolestura bakoitzean sorpresak izango ditugu: bi errota, burdinola bat eta kaltzinazio-labe bat bisitatu ahal izango ditugu gune natural honen 8.000 hektareetan zehar egindako ibilaldi atseginaren ondoren.

Kontrastez beteriko ibilbide honek basoetako berdea alde batera utzi eta itsasoaren urdintasunaz eta haize leunaz gozatzera eramango gaitu.

Zarautzen, Narros Jauregiak ez dio garai bateko jauretxe izaerari uko egin nahi. Kostaldeko herri hau itsasora begira dago, zabal-zabalik, eta gaur egunean, X. mendean Santiagora bidean erromesek erabilitako galtzaden, elizen, dorretxe gotikoen eta modernotasunaren arteko nahasketa da.

Nafarroako mendietan sortzen den mugako Bidasoa ibaiak zelai eta muinoen artean egiten du bidea, harik eta Txingudi Badian itsasoratu arte. Badia honen ertz batean Hondarribia dugu, itsasora begira baina Jaizkibel mendiaren babesean.

Historiaz beteriko gune ederra da Hondarribia, babeserako sortutako hirigunea, alde zaharra Monumentu historiko artistiko izendatu dute, bertako monumentuen aberastasunari esker. Harriztatutako kaleotan zizelkatutako teilatu-hegalak, armarriak eta burdina forjatutako balkoiak irteten dira. Harresiz inguratutako gune honetan garrantzi handiko akordio eta hitzarmen historikoak gertatu ziren.

Aiara nola heldu:
Euskal Herriaren mapa
Gasteiztik:
73 Kms.
E5/N-1, N-240A, NA-120, GI-120
Bilbotik:
134 Kms.
E-5/AP-68, N-622, E5/N-1, N-240A, NA-120, GI-120
Donostiatik:
56 Kms.
E-80/N-1, GI-120
Iruñatik:
55 Kms.
A-15, N-240A, NA-120, GI-120