Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errioxatik Arabako Lautadara: Kontrasteen lurraldea

Ibilbidearen fitxa

Ibilbidea: Laguardia, Bilar, Tresponde, Vitoria-Gasteiz.

Ibilbidearen mapa

Toloño mendikateko gailurrak gainditzen dituztenei beti datorkie galdera bera burura: nolakoa izango da bizia mendion bestaldean?

Lainoak dira gailur hauek gainditzen saiatzen diren lehenak, eta kosta egiten zaie; baina lortzen dutenean Ebro ibaiak leundutako paisaiarekin egiten dute topo; ibai honek egituratu ditu, historiaurretik gaur egunera arte, bertako biztanleen biziak.

Arabako Errioxa dolmenetako, zubietako eta hirigune historikoen arkitekturan ageri diren harresi garai eta sendoetako harriak bezain gogorra da, lehenengo begiradan.

Pasabideetako arkuetatik pasa eta kalez kale ibiltzeko grina sortzen da, bereziki espresio artistiko delikatuenarekin topo egitean: Santa María de los Reyes eliz atariko polikromia.

Bestalde, Arabako Errioxa atsegina eta hurbilekoa da. Nazioartean ospe handia duten ardoen usainak iristen zaizkigu gureganaino.

Euri apurrei eta tenperatura egokiei esker eskualde hau tempranilloa ondu eta udazkenean hausteko egokiena da. Mahats-bilketaren unea da gozamen handikoena, herriko jaiena eta zentzumenen nagusitasunerakoa.

Mendikatea atzean utzita Gasteizerantz egiten dugu, mendebaldeko haizea lagun; gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua da Erdi Aroko hiribildu hau.

Gasteizko hiri modernoaren egituraren barruan argi eta garbi bereizten da beste garai bateko gremio-bizimodu bizia islatzen duen Erdi Aroko hirigune historikoaren eta XVIII. mendetik gaur egunera arte arkitekto garrantzitsuen arkitektura-lan modernoagoen arteko muga.

Laguardiara nola heldu:
Euskal Herriaren mapa
Gasteiztik:
44 Kms.
A-2124 y A-124
Bilbotik:
113 Kms.
AP-68, N-124 y A-124
Donostiatik:
178 Kms.
N-1, N-124 y A-124
Iruñatik:
106 Kms.
N-111 y A-124