Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Karatea 07


Arautegia Karate 2007

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak karateko EUSKADIKO XXVI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Karate Federazioarekin lankidetzan, 2007ko ekainaren 3an Leioako Euskal Unibertsitateko kanpusean dagoen kiroldegian. Hauxe duzue jokoen araudia:

1. MODALITATEAK


 Mutilen eta nesken banakako kata
 Mutilen eta nesken infantil mailako kumite

2. PARTAIDETZA

Infantil mailan 1993-94an jaiotako neska mutilak.


 Banakako Kata: 8 lehiakide  Lurralde-federazio bakoitzeko
 Banakako Kumite: 8 lehiakide Lurralde-federazio, maila eta pisu bakoitzeko
Alebin mailan 1995-96an jaiotako neska mutilak.
 Banakako Kata: 8 lehiakide  Lurralde-federazio bakoitzeko

3. PISUAK

Infantil mutilen banakako Kumite:
 
 - 40 kg. 
 - 45kg.
 - 50 kg.
 - 55 kg.
 - 60 kg.
 + 60 kg.

Infantil nesken banakako Kumite:
 
 - 48 kg. 
 - 55kg.
 + 55 kg.

4. ARBITRAJEA

Euskadiko Karate Federazioaren araudi berriaren arabera.


5. PISAKETA

Lehiaketaren egun berean pisatuko dira lehiakideak. Partaideren batek une horretan pisu egokirik ez badu, automatikoki jokotik kanpo geldituko da, ezingo du ordezkorik ekarri, ez eta beste pisu-kategoria batean sartu ere.


6. IZEN EMATEA

Parte hartzeko eskariak Euskadiko Karate Federazioaren egoitzara helarazi behar dira 2007ko maiatzaren 18 rako, ostirala 12:00ak baino lehen, orri ofiziala modu egokian beteta.
Dagokion Lurralde Federazioaren ardura izango da berak aurkeztutako partaideek jokorako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea.


7. KIROL SARIAK

Honako sari hauek banatuko dira:
 Domina kategoria eta pisu guztietako lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat

8. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

9. AZKEN OHARRA

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:


a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.

b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.

c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.

d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.

e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.

f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.

g) Espainiako Karatearen Lagunen Federazioaren Araudiari. 

 

 


 

Azken eguneratzea: 2007/06/04