Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

Arantza Urretabizkaia Bejarano andrea, epaimahaiburu.
Joxe Agustín Arrieta Egiguren jauna, epaimahaikide.
Laura Uruburu Totorikaguena andrea, epaimahaikide.
Gorka Aulestia Txakartegi jauna, epaimahaikide.
Ur Apalategi Idirin jauna, epaimahaikide.
Francisca Pulgar Vernalte andrea, epaimahaiko idazkari

Epaimahiaren erabakia:

Epaimahaiak aho batez erabaki du Ramon Saizarbitoriak Gorde nazazu lurpean izenarekin idatzitako liburuari “Euskadi Saria” ematea. Bost narrazio luzez osaturiko liburu horrekin goi mailako literatura emaitza lortu du idazle donostiarrak. Bost narrazioak lotzen dituen hari tematikoa sotila izanki, batasun sentsazioa nagusitzen da gaien ezberdintasunaren gainetik. Liburu kultoa da, historia eta zientzia ongi uztartzen dituena.

Saria

  • 2.000.000.- pezeta garbi: Eskuz esku.
  • 500.000.- pezeta garbi: Saritutako zein idazleak argitaratutako beste idazlanen berri emango duen katalogoa egin ostean.
  • 500.000.- pezeta garbi: Saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko duen hitzarmena sinatu ostean.

Guztira: 3.000.000.- pezeta garbi