Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Txirrindularitza 2011

Araudia Txirrindularitza 2011

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Txirrindularitza Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu Gasteizen (Araban), 2011ko maiatzaren 29ean. Hona hemen arautegia:

1. Parte hartzaileak

"EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK" infantilentzat antolatzen dira (1997 edo 1998 urtean jaiotako ikasleentzat). Gehienez kategoriako (neska eta mutiletan) 25 ikaslek parte hartuko dute lurralde historiko bakoitzeko.

2. Izen ematea

"EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOETAN" parte hartzeko izen ematea, Foru Aldundi bakoitzaren bitartez egin behar da.

3. Joko arauak


• Honako baldintza hauek betetzen dituen edozein bizikletarekin parte hartu daiteke: baimenduriko garapen maximoa 6.14 m-koa (46X16koa) eta gidoiñaren zabalera 50 zentimetrokoa gehienez.
• Txirrindulariak gymcanan eta lineako proban pedal berdinak erabili beharko dute.
• Debekatuta dago platoa edo piñoia blokeatzea.
• Parte-hartzaile guztiek ikastetxeek emandako jantziak erabiliko dituzte.
• Kasko zurrunak erabiltzera derrigortuta daude lasterkariak.
• Bizkarreko zenbakia ikusi dadin zira gardenak erabili behar dituzte lasterkariek.
• Berotzeko arropa erabiliz gero, bizkarreko zenbakia begi-bistan eraman.
• Lineako frogan matxura izan ezkero laguntzarik EZ da onartuko.


Bere burua defendatzera beharturik dago lasterkari bakoitza; kirol-lehiaketa guztiei dagokien joko garbiaren aurka doan lasterkarien arteko edozein laguntza edo akordio debekaturik dago.
Lasterkariak proba utzi behar du lasterketa irekitzen duen ibilgailuak lasterketa erdia burutu baino lehenago atzematen duenean edo itzulia kentzen dionean.
Irabazleak helmugako marra zeharkatu ondoren, bai itzulia kentzen dioten parte-hartzaileentzat, bai gainontzeko lasterkarientzat lasterketa amaitutzat joko da HELMUGA igarotzen duten momentuan.
Proban zehar parte-hartzaileek ezin dute hornidurarik jaso.
Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak emandako bizkarreko zenbakiak eramango dituzte lasterkariek. Bizkarreko zenbaki horiek ezin dira ez ebaki, ez txikiagotu, eta lasterkariek bizkarraren ezkerraldean jarrita eramango dituzte, mokorraren parean.
Bizkarreko zenbakiak entregatu egin behar dira proba bukatu ostean.


4. Gymkana proba

Zailtasunak saihestuz, oztoporik gabeko zirkuitu batean garatuko da proba, eta honako ariketa eta puntuaketa-irizpide hauek hartuko dira kontutan:

  1. LISTOI HORIZONTALAK
    (Paraleloak) Listoien artetik igarotzerakoan, horiek ukitu eta mugitzen badira, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
  2. BIRLEN ARTEAN SLALOMA
    (Birlak) Birlak igarotzerakoan (lerroan, zig-zagean, biribilean eta beste era batzuetan) parte-hartzaileak birlaren bat ukitzen badu, eta horren ondorioz erori edo lekuz (3 cm gutxi gorabehera) mugitzen bada, edo birla baten ordena ez bada errespetatzen, akats bakoitzeko puntu bateko (1) penalizazioa izango du. Penalizazioen batura hiru (3) puntu baino gehiagokoa bada, gaizki eginda egongo da ariketa eta hiru (3) puntuko penalizazio maximoa jasoko du.
  3. SUR-PLACE GUNEA Behin “sur-place” gunean kokatu ondoren, zortzi (8”) segundoz ez bada geldirik egoten bizikleta, mugitu gabe eta gurpilari eskuekin heldu gabe, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
  4. KULUNKA eta LURRETIK JASO
    (Jauzi-ohola botilatxoarekin) Botilatxoa hartzen saiatzerakoan, hori jausiz gero, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
    Kulunka zeharkatzerakoan gurpil bat irtenez gero bukaerara heldu aurretik, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
    Botilatxoa gunetik kanpo utziz gero edo uzterakoan eroriz gero, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
  5. GURPILA ASKATU Gurpila askatu ondoren ez badu gurpila buru gainetik altxatzen edo ez badu gero gurpila ondo muntatzen, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
  6. AURRERANZKO JAUZIA
    (Amaiera ohola) Gurpilen batek ohola ukitzen badu, gaizki eginda egongo da ariketa. Hiru (3) puntuko penalizazioa.
    HANKA LURRERA Hamabost (15) puntuko penalizazioa jasoko du parte-hartzaileak hanka lurrean jartzen duen bakoitzean.
    ARIKETA BAT EGITEN EZ SAIATZEA Parte-hartzaileren bat ariketaren bat egiten saiatzeko prest ez badago, hogeita bost (25) puntuko penalizazioarekin zigortuko da jarrera hori.
    DENBORA Epaileak parte-hartzaileari irteera ematen dionean hasiko da denbora hartzen, eta azken proba bukatzen edo helmugako marra zeharkatzen duenean amaituko da.
    Puntuetan berdinketa egonez gero kontuan hartuko da denbora.

Jaso dituzten penalizazio-puntuen arabera egingo da sailkapena, eta puntu gutxien dituen parte-hartzailea izango da irabazlea. Proba egiteko denbora gutxien behar izan duenaren aldeko erabakia hartuko da berdinketa egonez gero.

5. Lineako proba

Ibilbidearen luzeera 1,5km gutxienez eta 3 km gehienez izango du.
Arau orokor bezala, txirrindulariek gehienez luzeera hauek egingo dituzte
Mutiletan: 17 km
Neskatan: 12 km
EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK 2.000 m ko ibilbide batean ospatuko dira:

   Mutilak: 16 Km. (8 bira)
   Neskak: 8 Km. (4 bira)

Parte-hartzaileek helmuga zeharkatzen duten ordena berean egingo da sailkapena.

6. Amaierako sailkapnea


Lineako eta Gymkanako probetan izandako postuak batuz lortuko da amaierako sailkapena; puntu gutxien lortzen duen parte-hartzailea izango da sailkapen hoberena duena. Berdinketa izanez gero Gymkanako proban postu onena lortu duena egongo da sailkapenean aurretik.

7. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.


8. Azken oharra

Araudi horren barruan aurreikusirik ez dauden egoeretarako honako hauek izango dira kontutan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Txirrindularitzako Euskadiko Federazioaren araudiak dioena.

Azken eguneratzea: 2011/05/30