Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Tenisa 2012

Araudia 2012

1. Joko Sistema

Lurralde Historiko bakoitzak bi neska eta bi mutil izango ditu ordezkari, baita kapitain bat ere.

3na jokalariko BI TALDEk hartuko dute parte jokoan, denek denen kontra jokatuz. Talde bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final aurrekotarako (fase hau hilaren 26an, larunbatez, jokatuko da).

Igandean, maiatzaren 27an, final aurrekoak jokatuko dira, era honetara: 1. taldeko 1. sailkatua, 2. taldeko 2. sailkatuaren kontra eta 1. taldeko 2. sailkatua 2. taldeko 1. sailkatuaren kontra.

Partidetan 4 jokotako 3 setetan onena baloratuko da (urrezko puntuarekin) eta tie-break bat jokatuko da 4 jokotan berdinketa gertatuz gero (7 puntutara). Set batean berdinketa gertatuz gero, “super tie-break” bat jokatuko da (7 puntutan).

2. Partaidetza


1998 eta 1999an jaiotako jokalariek bakarrik hartu dezakete parte, infantil kategoria alegia.
Taldeak honela geratuko dira sailkatuta, zozketa egiteko irizpideak ondorengoak izan dira: Talde batean aurreko urteko txapelduna egongo da eta bestean txapeldunordea, finalik jokatu ez zuen lurraldeko lehenak zozketa bidez sartuko da taldeetan, eta beste jokalari guztiak talde berean bi lurralde berdin ekidituz sartuko dira.

 MUTILEN A TALDEA
1. ARABAKO 1-aº 
2. GIPUZKOAKO 1-a
3. BIZKAIKO 2-a

 MUTILEN B TALDEA
1. BIZKAIKO 1-a
2. ARABAKO 2-a
3. GIPUZKOAKO 2-a


 NESKEN A TALDEA
1. ARABAKO 1-a
2. GIPUZKOAKO 2-a
3. BIZKAIKO 2-a

 NESKEN B TALDEA
1. GIPUZKOAKO 1-a
2. ARABAKO 2-a
3. BIZKAIKO 1-a


3. Sariak:
URREZKO – ZILARREZKO – BRONTZEZKO DOMINAK
 (kategoria bakoitzerako).

4. Beste Batzuk

Partaide guztiek oroigarri bat jasoko dute oparitzat.

Antolatzaileek jatekoa eta ura emango diete parte-hartzaile guztiei.

Behar dutenei autobus-zerbitzua eskainiko zaie (ordutegiak eta irteera- eta helmuga-lekuak jakinarazi egingo zaizkizue).

5. Arbitrajea

Jesus Paredes izango da jokoen epaile arbitroa (Arbitro Nazionala da).

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
 
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f)  Euskadiko tenis federazioaren araudiak xedatzen duenari.

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/28