Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Karatea 2011
Arautegia Karate 2011
Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak karateko EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Karate Federazioarekin lankidetzan, 2011ko maiatzaren 28an Gasteizko Arriagaa kiroldegian. Hauxe duzue jokoen araudia:
1. Modalitateak
Mutilen eta nesken banakako kata
Mutilen eta nesken infantil mailako kumite
2. Partaidetza
Foru aldundiak ateratako eskola kirolean lizentzia Karate modalitatean duten neska mutilak parte hartu dezakete
Infantil mailan 1997-1998an jaiotako neska mutilak.
Banakako Kata: 8 lehiakide Lurralde-federazio eta kategoria bakoitzeko
Banakako Kumite: 8 lehiakide Lurralde-federazio, maila eta pisu bakoitzeko
Alebin mailan 1999-2000an jaiotako neska mutilak.
Banakako Kata: 8 lehiakide Lurralde-federazio eta kategoria bakoitzeko
3. Pisuak
Infantil mutilen banakako Kumite:
- 40 kg.
- 45kg.
- 50 kg.
- 55 kg
- 60kg
+ 60 kgs
Infantil nesken banakako Kumite:
- 43 kgs
- 50kgs
+ 50 kgs.
4. Arbitrajea
Euskadiko Karate Federazioaren araudia kontuan izango da berezitasun hauek kontuan izanda:
4.1. KATA modalidadean
4.1.1. Alebin mailan
a. Bira guztietan oinarrizko kata egingo dute.
b. Lehenengo biran eginiko kata errepikatzeko aukerarik ez da izango.
c. Bigarren biratik aurrera, kata errepikatzeko aukera izango da baina inoiz ez azkenego aldiz egindakoa.
4.1.2 Infantil maila
a. Bira guztietan infantil-jubenil zerrendako katak egingo dituzte.
b. Lehenengo biran eginiko kata oinarrizkoa izango da eta errepikatzeko aukerarik ez da izango.
c. Bigarren biratik aurrera, kata errepikatzeko aukera izango da baina inoiz ez azkenego aldiz egindakoa.
4.2 KUMITE modalidadea
2 minutuko denbora.
Puntuaketa.- mugarik gabe, 6 puntuko tartea.
Penalizazioa.- Gehiengo zorroztasuna.
Jodan puntuak.- Gehiengo tolerantzia.
Babesak.- Jubeniletakoak derrigorrez.
5. Pisaketa eta kontrola
Lehiaketaren egun berean pisatuko dira lehiakideak. Partaideren batek une horretan pisu egokirik ez badu, automatikoki jokotik kanpo geldituko da, ezingo du ordezkorik ekarri, ez eta beste pisu-kategoria batean sartu ere.
Partaideak pisaketa unean dagokien Foru Aldundiko eskola kiroleko txartela aurkeztu beharko dute.
6. Arduradunak
Lurralde bakoitzeko federazioak ordezkari bat izendatuko du izen ematerako eta Zuzendaritza teknikoarekin harremanetarako, edozein azalpenerako eta baita bere lurraldeetako partaideena ere.
7. Izen ematea
Parte hartzeko eskariak Euskadiko Karate Federazioaren egoitzara helarazi behar dira 2011ko maiatzaren 11 rako, asteazkena 12:00ak baino lehen, orri ofiziala modu egokian beteta.
Dagokion Lurralde Federazioaren ardura izango da berak aurkeztutako partaideek jokorako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea.
8. Kirol sariak
Honako sari hauek banatuko dira:
Domina kategoria eta pisu guztietako lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat
9. Ezbeharren aurrean
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.
10. Azken oharra
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Espainiako Karatearen Lagunen Federazioaren Araudiari.