Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Eskubaloia 2010


 

Arautegia Eskubaloia 2010

 

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Eskubaloi Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2010eko maiatzaren 29 eta ekainaren 5ean Barakaldon, Lasesarre kiroldegian. Hona hemen arautegia:


1. Jokatzeko modua

Liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Maila: infantilak, 1996 eta 1997an jaiotako neska-mutilak.


2. Taldeen osaera

Taldeak honela osatuko dira: gehienez hemezortzi jokalari, ordezkari bat eta entrenatzailea, partidetan gehienez hamalau jokalariek parte ahal izango dutelarik.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bi taldek kamiseta berdinak eramatea gerta ez dadin.


3. Joko arauak

 Partidak hogeita bosna minutuko bi zati izango ditu, bien artean bost minutuko atsedenaldia delarik.
 Aldaketaren bat egin nahi duen taldeak, baloiaren jabe denean bakarrik egin dezake.
 Baloiak 50 – 52 zm eta 315 gr ko gehiengo pisua izango du. Edozein pegamentu mota debekatzen da.
 

Defentsa mistoak, 6:0 eta 5:1 eta banakako defentsak debekaturik daude eta honela zigortuko dira:


• Lehen arau haustea: ohartarazpena.
• Bigarren arau haustea: bi minutuko egozpena.
• Hirugarren arau haustea: jokalariaren deskalifikatzea.

Partidaren amaieran, talde bakoitzak bosna penalti jaurtiko ditu, berdinketarik egonez gero irizpide moduan erabiliko direnak.


4. Azken sailkapenean berdinketa egonez gero erabiliko diren irizpideak 

 Berdinketa bikoitza egonez gero erabiliko diren irizpideak

  • 1º- Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza
    2º- Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
    3º- Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
    4º- Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
    5º- Partidan lortutako aldeko golak guztira
    6º- Aldeko penaltiak guztira
    7º- Desberdintze partida

 Berdinketa hirukoitza egonez gero erabiliko diren irizpideak

  • 1º- Berdindutako taldeen arteko golen aldea
    2º- Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
    3º- Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
    4º- Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
    5º- Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
    6º- Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
    7º- kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol gehien sartu dituena
    8º- kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
    9º- Zozketa

5. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei kategoria bakoitzeko.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.


7. Azken oharra 

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Eskubaloiko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

 

 


 

Azken eguneratzea: 2010/06/01