Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galdetu, liburutegiek erantzuten dute

Aurkezpena

"Galdetu, liburutegiek erantzuten dute" sistemaren xedea Interneten informazio publikorako zerbitzua eskaintzea da, bai posta elektroniko zein web bitartez, hainbat autonomia erkidegotako liburutegien arteko kooperatiba gisa.

Egitasmo honek liburutegi publikoek informazioko gizartean duten betekizun aktiboa bultzatu nahi du, erreferentziako bildumetan oinarrituriko guztion eskura dauden informazio-gune gisa; bai tradizionalen, bai formatu multimediak eta sareko baliabideen bitartez.

Zerbitzua 24 orduetan erabil daiteke, urteko 365 egunetan, eta gehienez hiru egunetan erantzuteko konpromisoa hartzen du. Galderak edozein gai zehatzi buruz izan daitezke. Herritar guztiek erabil dezakete zerbitzua.