Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azken eguneratzea: 2006/10/05
16 artelanek osatuko dute Gure Artea 2006 erakusketa
Erakusketa, Ismael Manterolak komisariatua, Donostiako Koldo Mitxlelena Kulturunean inauguratuko da urriaren 19an. Obra guztietatik, epaimahaiak hiru sarituko ditu

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko arduradunek, Gure Artea 2006 ediziorako, Ismael Manterola (Zumaia, 1966) EHU/UPVko Arte Ederren Fakultateko Artearen Historia irakaslea eta arte kritikoa  aukeratu dute. Edizio honetan (bi urtetik behin egiten da), 80 artistek bidali dituzte txostenak.Guztiak Eskadiko Erkidego Autonomoan bizi direnak edo jaiotakoak. 80 txosten horien artean horretarako osatu den epaimahaiak 16 artisten lanak aukeratu ditu erakusketan  parte hartzeko eta horien artean sariak erabakitzeko. Aukeratutakoen zerrenda honako hau da:

- Miren Arenzana (Bilbo, 1965)
- Itziar Barrio (Bilbo, 1976)
- Txaro Garaigorta (Bilbo, 1964)
- Iñaki Gracenea (Hondarribia, 1972)
- Ismael Iglesias (Durango, 1974)
- Iratxe Jaio (Markina, 1976) Klaas van Gorkum (Delft, Herbeherak, 1975)
- Jeleton: Gelen Alcantara (Murcia, 1975) Jesús Arpal (Bilbo, 1972)
- Aitor Lajarin (Gasteiz, 1977)
- Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972)
- Maider Lopez (Donostia, 1975)
- Mikel Louvelli (Hondarribia, 1972)

- Asier Mendizábal (Ordizia, 1973)
- Aitor Ortiz (Bilbo, 1971)
- Juan Perez (Donostia, 1963)
- Txuspo Poyo (Altsasu, 1963)
- Begoña Zubero (Bilbo, 1962)
 Epaimahaia arte munduan prestigiodun pertsonek osatzen dute eta sarien urteroko arduradunak aukeratzen ditu. Aurten Rosa Olivares Exit arte aldizkariko zuzendaria, Rafael Doctor, Leongo MUSACeko zuzendaria eta Lars Bang Larsen arte kritiko independentea izan dira, Ismael Manterola aurtengo sariak antolatzeaz arduratu denarekin batera. 
 
Erakusketa 
 

Gure Artea 2006 erakusketan 16 artisten lanak ikusteko aukera izango dugu. Urriaren 19tik urtarrilaren 5era zabalik egongo da Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko erakusketa aretoan, ohiko ordutegiarekin eta ekimen osagarriekin. Urriaren 19an arratsaldez zabalduko da eta egun berean goizez saridunen izenak  jakinaraziko dira.

Erakusketan 2004tik 2006ra bitartean egindako lanak ikusteko aukera izango dugu, beste erakusketa batzuetan aurkeztutakoak batzuek eta oraindik ikusi gabeak besteak. Aitor Ortizen Muros de luz serieko hiru argazki, Begoña Zuberoren Warszawa serieko lau, Abigail Lazkozen hiru marrazki, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumen Of marriages and mortgages instalazio  berria, Charo Garaigortaren Aeropuertos serieko marrazkiak eta bideoak (azken bertsioa berria izango da), Txuspo Poyoren Ambientes Hostiles 3Dko bideo berria eta bederatzi marrazki, Itziar Barrioren bi animazio, Juan Perez Agirregoikoaren pankarta eta marrazkiak, Iñaki Grazenearen koadro ezberdinez osatutako bi lan, bat berria, Miren Arenzanaren bideoa, Asier Mendizabalen Überbau instalazioaren azken bertsioa, Mikel Louvelliren bi bideo, Maider Lopezen Columnas izeneko instalzioa, Aitor Lajarinen instalzioa, Ismael Iglesiasen pintura eta Jeletonen marrazkiak.


Gure Artea sariak

1982an Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Arte Plastikoak sustatzeko eta bultzatzeko Gure Artea izeneko sariak antolatu zituen. Ordutik ekimenak aldaketa ugari jasan ditu garai aldakorretara egokitzeko. Horrela, aurtengo Gure Artea sariak, XIX. ediziora iritsi dira eta 1996an egindako aldaketak jarraituko 
ditu: hierarkiarik gabeko kopuru berdineko hiru sari banatuko ditu, disziplinen edo baliabideen (pintura, eskultura, argazkia, eta abar) arteko desberdintasunik ez du izango, aukeratutako artisten artean erakusketa bakarra antolatuko du (hain zuzen, Donostiako Koldo Mitxelenan izango da aurtengoa), eta hurrengo urtean hiru saridunen erakusketa antolatuko da Gasteizko Artium Museoan. Gainera 2008rako irabazleek atzerrian erakusketa egiteko aukera izango dute.


Erakusketa: Gure Artea 2006
Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea - Erakustaretoa - Donostia
Komisarioa: Ismael Manterola
Inaugurazioa: Urriak 19- 20:00
Datak: 2006ko Urriak 19 - 2007ko Urtarrilak 5
Asteartetik larunbata arte: 10:30-14:00/ 16:00-20:30
Astelehen, igande eta jaiegunetan itxita
Bisitaldi gidatuak
943 456 000 - 667 346 025