Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zinema Euskaraz Gabonetan 2010

Zinema Euskaraz Gabonetan 2010: Aurkezpena | Zine estreinaldiak | Aurkibidea
Hodeiak pintatzeko makina

Kartela: Hodeiak pintatzeko makina

Izenburua:
Hodeiak pintatzeko makina
Jatorrizko izenburua: La máquina de pintar nubes
Iraupena: 90 min
Generoa: Drama
Urtea: 2009
Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat
Zuzendaria: Patxo Tellería, Aitor Mazo
Aktoreak: Aitor Mazo, Gracia Olayo, Bingen Elortza, Lander Otaola, Santi Ugalde
Sinopsia: 1974. urteko udan, Bilboko Santutxu industria auzoan girotuta dago film hau, garai horretako gatazka politiko eta sozialak tarteko. Asier gaztea neska batekin maiteminduta dago eta haren erretratua margotu nahi du, baina arazo bat du; daltonikoa da. Txikitatik koloreak interpretatzen saiatu da, baina nahastu egiten ditu. Andres, aita, entzute handiko margolari amateurra da, baina Asierrek ez dio laguntzarik eskatu nahi. Mateo, anaia nagusia, margolari trebea da, baina aspaldi utzi zuen margolaritza alde batera, aitaren etsipenerako. Mateok Asierri lagunduko dio, diruaren truke hori bai. Hasiera batean, Mateok ez du interes askorik jarriko, baina irakaskuntza uste baino biziagoa eta gogokoagoa izango duela ohartuko da