Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zinema Euskaraz Gabonetan 2010

Zinema Euskaraz Gabonetan 2010: Aurkezpena | Zine estreinaldiak | Aurkibidea
Hauskor

Kartela: Hauskor

Izenburua:
Hauskor
Jatorrizko izenburua: Frágil
Iraupena: 112 min
Generoa: Drama, Komedia
Urtea: 2004
Kalifikazioa: 13 urtetik gorakoentzat
Zuzendaria: Juanma Bajo Ulloa
Aktoreak: Muriel, Julio Perillán, Inma Colomer, María Bazán, Silvia Segovia, Lidia Navarro, Bibiana Schönhöfer, Paula Pizzi, Violaine Estérez, John G. Rubin, Pilar Rodríguez Zabaleta
Sinopsia: Venus 25 urteko neska gozoa eta erromantikoa da, baina ez da oso erakargarria. Iparraldeko haran isolatu batean bizi da izaera estoikoa duen aitarekin. Laborantzan egiten dute lan eta eztia ere ekoizten dute. Harreman ona izan dute betidanik, baina maitasun zantzurik gabekoa. Venusi 9 urte zituela eman zioten bere lehendabiziko musua, bere bizitzako bakarra. Ordutik, musu hori eman zion mutilaren zain egon da, baina alperrik, ez baita agertu. Aita hildakoan etxea utziko du, printzearen bila joateko.Handik ez oso urrun, David aktore gazte limurtzaile eta harroputza Hollywoodeko superprodukzio bat filmatzeko prestatzen ari da. Famatu izateko aukera paregabea du eta hori biziki gustatzen zaio. Venusek printzea aurkitu duela uste du, David ezagutu ondoren. Baina bizitza ez da berak txikitan irakurtzen zituen ipuinetan ageri zen modukoa