Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zinema Euskaraz Gabonetan 2010

Zinema Euskaraz Gabonetan 2010: Aurkezpena | Zine estreinaldiak | Aurkibidea
Cristobal Molon

Kartela: Cristobal Molon

Izenburua:
Cristobal Molon
Jatorrizko izenburua: Cristóbal Molón
Iraupena: 70 min
Generoa: Animazioa
Urtea: 2006
Kalifikazioa: Denentzat
Zuzendaria: Iñigo Berasategi, Aitor Arregi
Sinopsia: Intsektuen egutegiko 1512. urtean gaude eta garai nahasia bizi dute Belarroniako erreinuan. Pinzon I.a erregearekin gorenera heldu ziren arren, hura hildakoan gauzak okertu egin dira. Haren semeak, Pinzon II.ak, ez du errege izateko balio. Ez du nortasunik eta antzekotasun bakarra du harekin: izena. Destruzzio laguntzaile zitalak manipulatu egiten du gainera. Eta bere botere nahia asetzeko asmoz, Destruzziok honako hau proposatuko du: ilargian errege berriaren aurpegia zizelkatzea, guztien arreta desbideratzeko. Horretarako bikote xelebre batek osatzen duen espedizioa bidaliko dute espaziora: Cristobal Molon, aurkitzaile entzutetsua, eta Carabix, ederra bezain zakarra den neskatila. Euren bizitzako abentura biziko dute elkarrekin eta sekretu zirraragarri baten berri izango dute
Pelikularen Web ofiziala: www.cristobalmolon.com