Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zinema Euskaraz Gabonetan 2010

Zinema Euskaraz Gabonetan 2010: Aurkezpena | Zine estreinaldiak | Aurkibidea
Berri ona

Kartela: Berri ona

Izenburua:
Berri ona
Jatorrizko izenburua: La buena nueva
Herria: Espainia
Iraupena: 103 min
Generoa: Drama
Urtea: 2008
Kalifikazioa: 13 urtetik gorakoentzat
Zuzendaria: Helena Taberna
Aktoreak: Unax Ugalde, Bárbara Goenaga, Guillermo Toledo, Gorka Aginagalde, Joseba Apaolaza, Mikel Tello, Klara Badiola, Salas, Eric Probanza, Rernando Ruiz, Rodrigo S. De Heredia, Magdalena Aizpurua, Susana Gómez, Cándido Uranga, Jabier Muguruza, Iñake Irastorza, Loquillo
Sinopsia: Nafarroako langile-herri bateko parroko izendatu dute Migel, 1936ko matxinadaren egunetan. Gerraren bidegabekerien eta ankerkerien lekuko da eta kaltetuen alde jokatzea erabaki du, bere burua ere arriskuan jarrita. Migelek herriko maistrarekin ematen du denbora gehiena. Haren senarra, errepublikanoa, desagertu egin da; gatazka hasi denetik inork ez daki non dagoen. Egunorokoan partekatzen dituzte beren beldurrak eta tristurak parrokoak eta Margaritak, eta apurka-apurka maitasunezko harremana bihurtuko den adiskidetasun sakona sendotu da elkarren artean
Pelikularen Web ofiziala: www.labuenanuevapelicula.com