Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Aholku-gomendioak

 

EABk egitekoen artean ditu, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea eta euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Eusko Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei.

Atal honetan 2000. urtetik aurrera Euskararen Aholku Batzordeak plazaratu dituen lanak aurkezten dira. Aurreko urtetako lanen erreferentziak, berriz, argitalpenen atalean jasotzen dira.

Euskararen Aholku Batzordea: 2000. urteko oroitza. (pdf, 248 Kb) Txosten honetan Euskararen Aholku Batzordearen eskutik eta bere urteko lan-egitarauari jarraiki, 2000. urtean garatu diren ekimenak jaso dira.
Euskara hedabideetan

Euskara hedabideetan (pdf, 2941 KB)

Gasteiz, 2008, 348 or.

Argitalpen honek, euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan izeneko gaia oinarritzat harturik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz 17 adituk prestatutako txostenak jasotzen ditu.

EABren Lege Garapenerako Batzorde-atalaren 2001. urteko txostena. (pdf, 516 Kb) Txosten honen helburua Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10eko bilkuran onetsitako 4. Erabakiari erantzutea da. Zera dio hitzez hitz erabakiak: “Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du euskararen erabilera normalizatzeari buruzko legedia garatzea, bai gunerik euskaldunenetan, bai hedabideetan, zein Euskal Herrian egoitza duen Estatuko Administrazioan, esparru sozioekonomikoan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan, eta kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen bermean, hobari fiskaletan zein toki-erakundeetan euskara erabiltzeko normalizazio-ekimenek aurrera egin dezaten.

Euskararen Aholku Batzordea: 2003. urteko oroitza. (pdf, 1,48 Mb) Txosten honetan Hizkuntza Politikaren arloan, 2003. urtean garatu diren ekimenak jaso dira.

Euskalduntze-alfabetatzearen etorkizunerako oinarriak eraginkortasunari eta kalitatea hobetzeari begira. (pdf, 336 Kb)  

Euskalduntze-alfabetatzearen etorkizunerako oinarriak eraginkortasunari eta kalitateta hobetzeari begira

 

Euskararen Geroratzearen Jarraipenerako Batzorde-atalak 2003. urtean egindako azterketaren eta hausnarketaren emaitza da.

 

 

Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udal-ereduekin uztartzea. (pdf, 168 Kb)

Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udalereduekin uztartzea

 

Euskal hiritar guztiei, eta, bereziki, irakaskuntzan nahiz udal mailako EBPNren garapenaren arloan diharduten eragile publiko zein pribatuei zuzendutako aholku-proposamenak biltzen dituen lana.

 

 

Euskararen kalitatea —Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. (pdf, 180 Kb)

Euskararen kalitatea - Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako

 

Kalitatean eragiten duten esparruak zeintzuk diren zehaztearekin batera, aurrerantzean segitu beharreko bidea seinalatzen du lan honek.

 

 

Esparru Sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak. (pdf, 1,91 Kb)

Esparru Sozioekonomikoan euskara biziberritu eta hizkuntza-normalizaziorako hurbilpen sistematikoagoa eta eraginkorragoa izateko irizpideak eta estrategiak

 

2004. urtean Euskararen Erabileraren Jarripenerako Batzorde-atalak egindako hausnarketaren emaitza da.  Esparru sozioekonomikoan euskararen erabilerari buruz izandako gogoeta jasotzen da; azken urteotako ibilbidea aurkeztu ondoren, adierazle kuantitatiboen bidez esparru horren irudia ematen da. Ikerlana osatzeko, aldeko nahiz aurkako aldagaiak aztertu ondoren, etorkizunerako proposamenak eta lan-ildoak zehazten dira.