Kultura Sailak, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren bitartez, zenbait publizitate-kanpaina abiarazi ditu euskara
gizartean erabiltzeak hizkuntzaren normalizazio prozesuan duen garrantzia azpimarratzeko.
Kanpaina horiek urtero egin eta zabaldu dira, etengabe, 2001 urtetik aurrera. Horien bitartez, aurrean aipatutako
normalizazio-prozesua sustatzeaz gain, euskara bizi irauteko behar dituen esparruetan kokatu nahi izan da.
Emaitza batzuk lortuz joan gara, hala ere, beharrezkoa ikusten dugu mezu berriak zabaltzen joatea helburu
berberarekin.
Igorritako mezuak, oro har, hiri-inguruarekin eta, batez ere, gazteen sektorearekin identifikatzeko landu dira;
arlo bi horietan euskara erabiltzeko edota aldeko jarrera pizteko. Bide batez, euskara bere inguruko hizkuntzak
bezain moderno eta baliagarri plazaratu da.
Kanpainotan erabilitako euskarriak ikusi nahi izanez gero, egin aukera: