Euskara

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Elebide
Elebide

W·C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Nafarroako Foru Erkidegoa


Abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa, Nafarroako Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzekoa, oinarrizko araua da hizkuntzei dagokienez, eta bertan xedatzen da euskara eta gaztelania ofizialak izango direla Nafarroako gune euskaldunetan, gune horietatik kanpo ofiziala gaztelania bakarrik izango delarik.

Euskararen erabilera abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean arautzen da, eta hau euskararen erabilera Nafarroako herri administrazioetan arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuak garatzen du.

 

  • Nafarroako Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzeko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. (1982-8-16ko BOE edo 1982-9-3ko NAO).

9. artikuluaren arabera, euskarak izaera ofiziala du Nafarroako gune euskaldunetan, gaztelaniarekin batera. Artikulu berean aurreikusten denez, Foru Lege bidez zehaztu behar dira gune horiek, eta euskararen erabilera eta irakaskuntza arautu.

 

Nafarroako Foru Araubidea Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren 9. artikuluan xedatutakoa garatzen du.

 

  • Otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuak euskararen erabilera Nafarroako herri administrazioetan arautzen du. (2003-2-12ko NAO)

Nafarroako Auzitegi Nagusiak maiatzaren 20an emandako 585/2004 epaiaren bidez dekretu horren aurka jarritako errekurtsoa ebatzi zuen, eta baliorik gabe utzi zituen 15.1, 18.3, 21.1 (lehenengo paragrafoa) eta 23.1 artikuluak.

Xedapen orokorren ostean, II. Tituluan euskararen erabilera Administrazioan arautzen da (7tik 17rako artikuluak), gune euskaldun, misto eta ez-euskaldunean aplikatu beharreko xedapenak ezberdinak direlarik.

III. Tituluan euskararen derrigorrezko ezagutza eta balorazioa lanpostuak hornitzerakoan (18tik 24rako artikuluak) arautzen da, gune euskaldun eta mistorako xedapen bereziak jasotzen direlarik.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/05/03

Zer da Elebide?