Urteko deialdia
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 1997az geroztik, eta berariaz 2000tik, urteko deialdiaren bidez entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du. Handik hona, halere, finantzazio-lerro horren ezaugarriak, baldintzak eta prozedurak aldatu eta egokitu izan dira.
Finantzazio-lerroa, azken batean, eremu sozio-ekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko diru-baliabidea da, lehen eta orain.
Zehazkiago, euskara-planak modu sistematizatuan diseinatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen laguntzeko eratu zen Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) ezarritako helburuak eta jarduerak enpresa pribatuetan gauzatu ahal izateko berariazko diru-baliabidea izan nahi du.
Onuradunak
2008ko deialdiaren bidezko diru-laguntzen onuradunak legez eratu eta dagokion erroldan inskribatutako pertsona juridiko pribatuak eta zuzenbide publikoko korporazioak izan daitezke.
Edozein modutan ere, proiektuaren autofinantzazioak gutxienez % 40koa izan behar du. Gainerako % 60rainoko diru-laguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publikok zein pribatuk helburu bertsurako eman ditzakeenekin.
2008ko deialdia (EHAA): Ebazpena
2008ko deialdia (pdf, 888 Kb)
2008ko deialdia (EHAA): Agindua
2008ko deialdia: Agindua (pdf, 1746 Kb)
2008ko deialdiaren eranskinak:
Adierazle-sorta (word, 184 Kb)
Aurreko deialdiak
|