Txosten hau Gazteen Euskal Behatokiak gauzatzen duen Euskadiko gazteen joerak seriearen ale berria da. Txostenak gazteen mugikortasuna du hizpide: nola lekualdatzen diren; zergatik egiten dituzten joan-etorri horiek; zein garraiobide darabilten; daukaten automobil parkea nolakoa den; nola antzematen duten segurtasuna errepidean; zein iritzi duten mugikortasunetik eratorritako arazoei buruz —kutsadurari edo trafiko istripuei buruz, adibidez—.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria Zuzendaritzak Gazteen Euskal Legearen proiektua lantzeko prozesua abiarazi du. Webgune honetan legea lantzeko prozesuari buruzko informazioa eta egutegia kontsulta ditzakezu. Bukatutzat eman da gizarteratze eta ekarpen bilketa fasea.
Zinema zerbitzu bat jarri da martxan nahi duenarentzat, zenbait gaien inguruan: giza harremanak, gatazkak, bizikidetza, arazo pertsonalak, bakea, giza eskubideak, etika… Gogoeta, elkarrizketa eta zentzu kritikoa bultzatzeko pentsatuta dago.