Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/05/16
Martxan dago Spraikada, Euskal Herriko graffiti lehiaketaren bosgarren edizioa
Azken buruz-burukoa Erandion jokatuko da uztailaren 19an eta zirriborroak aurkezteko epea ekainaren 27an bukatuko da

SpraikadaBere bosgarren edizioa beteko du aurten Topagunea elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko graffiti lehiaketak. Hori dela eta, aldaketa nabarmenekin dator edizio berri hau. Lehenengo eta behin, izen propioa estreinatuko dute aurten. Graffitiaren munduan mugitzen diren lagunen proposamenak eta iritziak jaso ostean, Spraikada izena eramango du ekimenak aurrerantzean. Eta, izenarekin batera, irudi grafiko berria ere estreinatuko dute.

Spraikada, V. Euskal Herriko graffiti lehiaketaren azken buruz-burukoa Erandion (Bizkaia) jokatuko da, uztailaren 19an. Lehiaketan parte hartzeko, egin nahi den graffitiaren zirriborroa ekainaren 27a baino lehen bidali behar da. Jasotako lan guztien artean, hamar onenak aukeratuko dira, eta horiek izango dira Erandioko hormetan islatuko direnak.

Parte hartzeko baldintza gutxi batzuk bete behar dira, besteak beste, 16 urtetik gorako gaztea izatea, graffitiko testuak euskaraz egitea, zirriborroa epea amaitu aurretik bidaltzea eta, finalista suertatuz gero, aukeratutako zirriborroko graffitia antolakuntzak emandako sprayekin egitea. Hortik aurrera, estiloa, teknika eta gaiak libreak dira erabat.