|
Bizkaiko Foru Aldundiaren 94/2008 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa. Honen bidez, 2008ko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri eremuan Gazteriarentzako Politika Integralak ezartzeko eta garatzeko asmoz eratutako sustapen neurri modura diru-laguntzak emateko arautegi erregulatzailea ezartzen da
Foru dekretu honen xedea da arautzea udalei, udal fundazio publikoei, horien mendeko diren erakunde autonomoei eta udalerrien mankomunitateei 2008ko ekitaldian zehar udalerri eremuan gazteriarentzako politika integralak ezartzea eta sustatzea helburu duten gazteriaren alorreko proiektuek sortzen dizkieten gastuak finantzatzeko diru-laguntzak ematea.
Oinarri arautzaileak (BAO, 2008ko ekainaren 9a)
Eskaerak aurkezteko epea: hilabete egongo da foru dekretu hau BAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuta.
_______________________________________
Arabako lurralde historikoan gazte plana garatu eta ezartzeko dirulaguntzak arautuko dituzten oinarriak
Deialdi honek ondokoa du helburu: gazteriaren arloan egiten diren proiektuak finantzatzea, baldin eta proiektu horiek Arabako toki erakundeei beren esparruetan gazteen beharrak asetzen dituzten egiturak finkatzen laguntzen badiete.
Oinarri arautzaileak ((ALHAO, 2008ko ekainaren 9a))
Eskaerak aurkezteko epea: 2008ko uztailaren 11a arte
Gazteriaren arloko beste diru-laguntza batzuk
|