Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteria lankidetzan

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa - Informazio orokorra


Antolatzaileak:
Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritza. Kultura Saila. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza. Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Saila. Eusko Jaurlaritza

Laguntzaileak:
Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoak.

Urteroko deialdia2008ko deialdirako sarbidea
Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2008
Parte-hartzaile kopurua: 100 gazte, gehienez jota.

Helburua:
Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagut ditzakete ekintza horiek.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, uztailetik urrira arte.


Bete beharreko baldintzak:

1.- 2008ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.- 2008ko urtarrilaren 1ean 20 urtetik gora izatea eta 2008ko abenduaren 31ra arte 31 urtetik behera izatea.

3.- Jarduera egingo den herrialdean erabiltzen den nazioarteko hizkuntza menperatzea.

4.- Ez edukitzea laguntza publikoak lortzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ere, sexu bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedepenetatik seigarrenaren indarrez.


Aukeratutako gazte bakoitzak konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Barrian (Narbaiza. Araba) barnetegi gisara egingo den informazio eta orientazio topaketan parte hartzea (2008ko maiatzaren 24an eta 25ean).
  • Hegoaldeko herrialdean esperientzia hasi aurretik, tutore den GKEak antolatutako prestakuntza fasean parte hartuko du.
  • Bete beharreko jarduerak eskatzen duen bizimodura moldatzea.
  • Jarduera egin behar den herrian, esperientzia bukatu arte irautea.
  • Osasunari dagokionez emandako aholku guztiak errespetatzea.
  • Esperientzia-aldia bukatu ondoren, balorazio txostena aurkeztea, bizi izandako jarduera nolakoa izan den eta nola bete den azalduz eta, aurrerantzean antolatzen diren beste proiektu batzuetarako, akatsak eta hutsuneak nola konpon daitezkeen zehaztuz.
  • Urteko egitasmoa amaitu ondoren, esperientzia bakoitzaren eta programaren garapenaren ebaluazioa egiteko Barrian (Narbaiza.Araba) 2008ko azaroko asteburu batean izango idren jardunaldietan parte hartzea.
  • Urte betez, GKEek eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak eta Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak antolatutako sentsibilizazio-jardueretan parte hartzeko prest egotea.
  • Gutxienez, 30 ordu eskaintzea garapenerako gobernuz kanpoko erakunde tutoreari, bueltan iritsi eta biharamunetik aurrera, 30 eguneko epearen barruan.

Eusko Jaurlaritzaren kontura:

  • Jarduera egin beharreko herrialdeko GKEarekin elkartu arteko bidaia-gastuak (joan-etorrikoak);
  • bisa;
  • gaixotasun eta istripuetarako asegurua.

Informazio gehiago:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen dutenentzako txertaketa zerbitzua.

Osasuna eta bidaiak

 

Azken eguneratzea: 2008/04/08