|
"Gazteak Ekinean" Europako programa 2007tik 2013ra arte egongo da indarrean. Programa berri honek 2006an amaitu zen "Gazteria programa" ordezkatuko du eta 15 eta 28 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, nahiz eta egintza batzuk 13 eta 30 urte bitartekoentzat ere irekita egon.
Helburu nagusia Europako Batasunean, gazteen arloan, lankidetza sustatzea eta babestea da. Horretarako, bizitza publikoan gazteen partaidetza bultzatu nahi da, eta baita enpresa, sormen eta ekimen izpiritua ere.
"Gazteak Ekinean" programak bost ekintza izango ditu:
-
1. ekintza: Gazteak Europarekin.
-
-
-
4. ekintza: Gizarte-hezkuntzazko animatzaileak eta laguntza-sistemak.
-
5. ekintza: Lankidetza politikoarekiko laguntza.
2008ko deialdia
Programaren 2008ko gidan (pdf, 5 mb) informazio osoa kontsulta daiteke.
Jardunaldi informatiboak
2008.- Laster adieraziko dira tokia eta data.
Burututako jardunaldi informatiboak "Gazteak Ekinean" programaren esparru orokorra aztertzeko eta parte hartzeko eskaintzen dituen aukerak erakusteko:
- Bilbon, 2006ko abenduak 1, La Bolsa eraikinean.
- Donostian, 2006ko abenduak 14, Gazte Elkartegintzako Baliabideen Zentroan (CRAJ).
- Gasteizen, 2006ko abenduak 15, Goiuri Jauregian.
- Bilbon, 2007ko martxoak 8, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan.
- Bilbon, 2007ko martxoak 15, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan.
Jardunaldi hauekin, informazioa eskaintzeaz gain, parte hartzea eta proiektuak bultzatzea sustatu nahi da etorkizun hurbilean eta, era berean, oinarrizko informazioa jasotzea Nazioarteko Elkartrukeak, taldekako gazte ekimenak eta Europako Boluntariotza Zerbitzuaren proiektuei buruz. Gainera, kasu eta esperientzia praktikoak ezagutzeko aukera ere egon zen.
Jarraian, 2006ko abenduan Bilbon egindako jardunaldiaren argazki batzuk ikus ditzakezu:


 
2007ko martxoak 8an Bilbon egindako ikastaroaren irudiak:
  
|