Boluntariotza europarra programari esker, gazteek aktiboki parte har dezakete boluntariotzako erakunde batean. Erakunde horrek kasuan kasuko herrialdean harrera egingo dio eta beste kultura eta hizkuntza batzuekin harremanetan jarriko du boluntario-lanaren bitartez. Lan horrek 2 eta 12 hilabete bitartean irauten du eta arlo asko har ditzake: gizartea, ingurumena, kultura, kirola, artea...
Parte hartzeko baldintzak
Europako Boluntariotza Zerbitzuak (EBZ) hiru agenteren arteko elkar-lankidetza suposatzen du:
-
Boluntario bat (18 eta 30 urte bitarteko gazteak).
-
Bidalketa erakunde bat (edozein gobernuz kanpoko erakunde, elkarte bat, tokiko agintaritza bat edo irabazi-asmo gabeko beste edozein tokiko ekimen).
-
Abegi-erakunde bar (edozein gobernuz kanpoko erakunde, elkarte bat, tokiko agintaritza bat edo irabazi-asmo gabeko beste edozein tokiko ekimen).
Proiektuak aurkezteko epeak
Proiektuen hasieraren dataren arabera:
-
Maiatzak 1 eta irailak 30 - Eskabidea egiteko berreste-data: otsailak 1
-
Uztailak 1 eta azaroak 30 - Eskabidea egiteko berreste-data: apirilak 1
-
Irailak 1 eta urtarrilak 31 - Eskabidea egiteko berreste-data: ekainak 1
-
Abenduak 1 eta apirilak 30 - Eskabidea egiteko berreste-data: irailak 1
-
Otsailak 1 eta ekainak 30 - Eskabidea egiteko berreste-data: azaroak 1
Gaur egun Euskadin parte hartzen ari diren eta egiaztapena duten bidalketa edota abegi erakundeak:
Araba
-
Gazteen argibideetarako Udal bulegoa (2007-ES-152)
Plaza España - Vitoria-Gasteiz.
movilidadjoven@vitoria-gasteiz.org
Astelehenak eta ostegunak 17:00etatik 20:30etara.
Astearteak, asteazkenak eta ostiralak 9:00etatik 13:00etara.
Tel.: 34 945161330.
Bizkaia
-
Agiantza (Bilbao - Bizkaia) (2007-ES-154)
Travesía de Iturribide, 12 bajo - 48006 Bilbao.
agiantza@agiantza.org
Tel.: 34 944320093 - Fax: 944339256.
-
Biluts (Bilbao - Bizkaia) (2007-ES-67)
C/Hurtado de Amezaga, 17-1º Dpto. 6 - 48008 Bilbao.
biluts@gmail.com
Tel.: 34 644356478 (Iñigo Lopez).
-
Fundación EDE (Bilbao - Bizkaia) (2007-ES-150)
C/Ronda s/n (Frente al nº5) - 48005 Bilbao.
evs@bolunta.org- www.bolunta.org
Tel.: 34 944161511 - Fax: 34 944168864.
-
-
-
Leihotik at mundua ezagutuz! (2007-ES-155)
Leioa.
evs@leihotik.org
Tel.: 687029029 (Ibai Guirles).
Gipuzkoa
- KAEBNAI (Donostia-San Sebastián) (2007-ES-139)
Avda. Pasajes de San Pedro, 13, 3º ofi.5.
kaeb-nai@hotmail.com
Tel.: 0034 943 578032 - Fax: 0034 943 401344.
-
Eusko Ikaskuntza / Sociedad de Estudios Vascos (Donostia-San Sebastián) (2007-ES-175)
Miramar Jauregia
C/ Miraconcha, 48 - 20007 Donostia-San Sebastián.
gazteria@eusko-ikaskuntza.org
Tel.: 943 310855 - Fax: 943 213956.
Boluntarioek Youthpass agiria jasotzeko eskubidea dute. Bertan, ikaskuntza ez-formalaren esperientzia hori deskribatzen eta baliatzen du. Youthpass agiriaren bitartez programan jasotako esperientzia hezkuntza alorreko esperientzia bezala eta ikasketa ez-formal bezala onartzen dela bermatzen du Europako Batzordeak.
Proiektuak ezagutu itzazu, gazteaukeran parte hartzaileen bizipenak eta argazkiak dituzu.
|