Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Europako programak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Trukeak (1.1 ekintza)


GazteakEkimen honen helburua nazio desberdinetako gazteen arteko trukeak erraztea da. Trukearen fase guztietan aktiboki parte hartzeko aukera emanez, gazteen garapen pertsonala eta prestakuntza-prozesua bultzatu nahi dira. Gainera, beste herri batzuetako herritarrekin zuzeneko harremanak izanik, bertako ekonomia, gizartea eta kultura ulertzeko aukera ere ematen zaie, kultura arteko ikaskuntza bultzatuz. Truke hauen bitartez, gazteek beste estatu batzuetako taldeekin lankidetza eta adiskidetasun harremanak egiteko aukera dute eta hori laguntza handia da aukera-berdintasunerako.

Trukeak programa honetan parte hartzen duten edozein herrialdetan legez bizi diren 13 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gazteak Ekinean Programan kokatzen den gazteen truke batek gutxienez 16 eta gehienez 60 partaide izan behar ditu. Trukearen iraupean 6 eta 21 egun bitartekoa izan behar da (desplazamenduetarako behar diren egunak barne).

Gazteen truke bat irabazi-asmorik gabeko edozein erakunde edo elkartek proposatu dezake eta baita gazteekin lan egiten duten tokiko, lurraldeko edo nazio mailako erakunde publikoek eta gazte taldeek ere.

Era honetako truke batean parte hartzen duten guztiek Youthpass agiria jasotzeko eskubidea dute. Bertan, ikaskuntza ez-formalaren esperientzia hori deskribatzen eta baliatzen du. Youthpass agiriaren bitartez programan jasotako esperientzia hezkuntza alorreko esperientzia bezala eta ikasketa ez-formal bezala onartzen dela bermatzen du Europako Batzordeak.


Informazio gehiago

 

 

Azken eguneratzea: 2008/01/09