Txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta beherapenak mundu osoan goza ditzakezu. Txartel horiek, besteak beste, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketak merkeago egiteko aukera eskaintzen dizute.
Gazte-txartela:
Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan balioa izateaz gain, Estatu espainiarrean ere balio du. Horrez gain, Europako 34 herrialdeetan ere goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez. Oraindik ez baduzu, ez galdu denbora eta eskatu Gazte-txartela Gazteaukeran eta pasatu Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBK, Vital Kutxa edo Kutxa-ren edozein bulegotatik.
Nazioarteko Ikasle-txartela:
ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioaren bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.
Irakasle-txartela: ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta
daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan abantailak izango dituzu. Lor ezazu ITIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioaren bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.
Nazioarteko gazte-txartela: Go-25 txartela 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu. Irakurri informazio gehiago Go-25 txartelaren inguruan. Txartel hori Gazte Informazioaren bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.
Aterpekide-txartela: Aterpekide-txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai abantailak mundu osoko aterpetxeetan. Aterpekide-txartela inguruko informazio gehiago irakurri dezakezu. Txartel hori Gazte Informazioaren bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.
|