Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Bidaiak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Osasuna eta bidaiak


 Europako Osasun Txartela

Tarjeta sanitaria europeaE-111 formularioa, Estatu Kideko edozein herritar aseguratzen duena aldi baterako egonaldietan jasotzen diren osasun-laguntzetan, Europako Osasun Txartelak ordezkatu du. 2004ko ekainaren 1etik aurrera, TSE bezala ezaguna den txartela erabili beharko da.

Txartel horri esker Europar Batasuneko hiritar guztiek jaso ahal izango dute Batasuneko edozein herrialdetan osasun zerbitzua. Doako zerbitzua izango da hori, eta ordaindu behar baldin bada, ondoren egingo da hori.

Eskatzen duten pertsonei emango zaie TSE txartela eta turismoko bidaietan, edota ikasketa eta pentsioarengatik egiten diren lekualdaketetan erabili ahal izango da. Txartelean titularraren izena, NAN zenbakia eta atzetik duen Segurtasun Sozialeko Institutuaren zenbakia agertuko dira. Horri esker, gaur egun egiten diren tramiteak azkartuko dira. Izan ere, orain, derrigorrezkoa da gaixoa bere herrialdeko Segurtasun Sozialeko bulegoekin harremanetan jartzea.

Aipatzekoa da txartela banakakoa dela, eta titularrari osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatzen dio. Zerbitzu horiek Europako Batasuneko herrialdeetan, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan eta Suitzan jaso ahal izango dira. Horretarako, zerbitzuak eta herrialdean igaroko den denbora hartuko dira kontuan.

Gainera, Europako Osasun Txartela on-line kudeatzekoaukera ere badago, etxetik mugitu ere egin gabe. Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzak dituen bulegoetara ere jo daiteke.

Álava

Vitoria-Gasteiz - Eduardo Dato 36 - 945 160766
Vitoria-Gasteiz - Urbina 9-15 - 945 128564
Amurrio - Landako 10 - 945 890033
Laguardia - P. Sancho Abarca 16 - 945 600058
Llodio - Viña Vieja 3 - 946 729072


Bizkaia

Balmaseda - Magdalena 15 - 94 6801000
Barakaldo - Bizkaia 22-24 - 94 4370496
Basauri - Axular 2 - 94 4405954
Bilbao - Avda. Sabino Arana 3 - 94 4284545
Bilbao - Vicente Garamendi 6 - 94 4333003
Bilbao - Iruña 13 - 94 4478366
Bilbao - Gran Vía 89 - 94 4284517
Durango - Francisco Ibarra 4 - 94 6814958
Gernika - Juan Calzada 89 - 94 6257107
Getxo - Barria 2-4 - 94 4801942
Sestao - Blas de Otero 8 - 94 4953134


Gipuzkoa

Beasain - Plaza de Gipuzkoa 1. Edificio Urbieta - 943 162270/86
Eibar - Arikitza s/n - 943 203311/51
Donostia-San Sebastián - Plaza Pio XII 2 - 943 472536/472661
Irún - Bartolomé de Urdinso 2 - 943 619770/81
Zarautz - Araba s/n - 943 833510

Europako Osasun Txartelaz gain, beste hainbat agiri ere beharrezkoak dira bidaiatzeko. Beharrezkoa denaren inguruko informazioa hemen aurkituko duzu.

 

Atzerriko Osasun Zerbitzua

Atzerrira joateko asmoa baldin badaukazu, komenigarria da aldez aurretik jakitea zoazen herrialdeko berezko gaixotasunak zeintzuk diren, behar diren txertapenak garaiz egiteko. Hartara, Osasun eta Kontsumoko Ministerioak EAEko hiru hiriburuetan dauzkan Atzerriko Osasun Zerbitzuko bulegoetara joan beharko duzu.

Araba - Santiago, 11 - 01004 Vitoria-Gasteiz - Tel.: 945 289 433
Bizkaia - Kale Nagusia, 62 - 48011 Bilbo - Tel.: 944 414 800
Gipuzkoa - Lasala plaza, 2- 20003 Donostia-San Sebastián - Tel.: 943 424 941

Munduko osasun-egoera

Hemen argibide interesgarriak aurkezten dizkizugu, bidaiak osasunez egin ditzazun, adibidez, munduko osasun-egoerari buruzko argibideak, herrialdeka. 

Nazioarteko bidaiariarentzako osasun-aholkuak

Bidaiarientzako osasun-aholkuak ikus ditzakezu. Azken urteotan, gero eta jende gehiago doa munduko bazter guztietara. Hori dela eta, herrialde tropikaletako berezko gaixotasunak, baita klima zein elikadura aldatzeagatik sorturiko gaixotasunak ere ugaldu egin dira.

Azken eguneratzea: 2008/06/12