Ez ahaztu gainera, txartelak 2011ko otsailera arteko balioa duela. Lau urtez deskontuak eta abantailak!! Txartela inolako baliorik gabe geratuko da titularrak 26 urte betetzen dituen egunean bertan.
Zure Gazte-txartela eskuratzeko eskaera orria ireki besterik ez duzu egin behar.Ondoren, zure datu pertsonalekin bete behar duzu eskaera orria, eta dokumentua (bankuaren kitapena) inprimatu ostean, pausu hauek eman itzazu:
a) Gazte-txartel Multia (finantzieroa) nahi baduzu Euskadiko Kutxa edo La Caixa-ko edozein bulegotara hurbil zaitez.
b) Gazte-txartel Basikoa nahi baduzu (zerbitzu finantziero gabekoa) Euskadiko Kutxa, La Caixa, BBK, Caja Vital edo Kutxako edozein bulegotara hurbildu.
Kutxan 5 euro ordaindu, eta sukurtsalean, txartela non jaso ahal duzun zehaztuko dizute: edo postaz zure etxean edo sukurtsalean. Gazte-txartela aurrezki kutxek egiten dute, ez Jaurlaritzak.
Ez baduzu jasotzen txartela, e-mail bat bidal ezazu gazteria@ej-gv.es helbidera. Mezuan, mesedez, jakinarazi zein den zure NANa.
Gazte-txartela eskatu ondoren, Gazte-txartela 2008 Packa, hau da, 1.000 €tik gorako balioa duen kupoi sorta jasoko duzu zure etxean.
    
|