Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Bideojokoak


·ZER DIRA
·JOKO MOTAK
·JOKO MAILAK
·BIDEOJOAK ETA EMAKUMEA
·ESTEKA INTERESGARRIAK

Zer dira

Bideojokoa

Bideojokoak gure bizitzako zati dira gaur egun. Urte asko daramatzate gure bizitzan eta ohiko bihurtu direla esan daiteke. Lehen joko elektroniko interaktiboa 70. hamarkada hasieran sortu zen. Hogeita hamar urte hauetan, eta teknologiak bizi izan duen garapenaren eraginez, bideojokoak asko hobetu eta hedatu dira. Gaur egun merkatuan dauden jokoek hasierakoen antz gutxi dute, lehenak oso sinpleak baitziren.

 

Joko motak

Gaur egun hainbat bideojoko daude merkatuan. Ondorengo taldeetan banatuta daude horiek.

  • Arcade: joko hauetan pantailak gainditu behar dira jolasten jarraitu ahal izateko. Erritmo bizia izaten dute eta denbora gutxian erreakzionatu behar da.
  • Ekintzetakoak: borroka eta leihetan oinarrituta dauden jokoak dira. Ekintza burutzeko botoia sakatu behar da. Erreflexu azkarrak izan behar dira eta begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa ezinbestekoa da.
  • Kiroletakoak: joko horietan hainbat kirol islatzen dira. Trebetasuna, azkartasuna eta doitasuna ezinbestekoak dira ongi jolasteko. Banaka eta taldeka jolasteko aukera eskaintzen dute.
  • Estrategietakoak: aurkaria gainditzeko estrategia eskatzen duten jokoak dira. Horietan modu egokian jolasteko kontzentrazioa, errekurtsoak ongi erabiltzea, pentsatzea eta estrategiak zehaztea eskatzen da. Modu horretan, aurkaria gainditzeko ekintzak burutu ahal dira.
  • Simulaziokoak: joko horietan makinak, fenomenoak eta egoera ezberdinak simulatzen dira. Agintea hartzea eta estrategia konplexuak aurrera eramatea eskatzen dute.
  • Mahai jolasak: trebetasunezko jokoak dira eta askotan, galdera-erantzunetan oinarrituta daude. Erreflexuen azkartasuna eta koordinazioa eskatzen dute. Gainera, ezagutza berriak jasotzeko baliagarriak dira.

Bideojokoetan gehien aritzen direnak gizonezkoak dira. Beraiek akziozko eta kirolezko jokoak atsegin dituzte. Emakumezkoek, berriz, nahiago dituzte mahai jolasak, hala nola, logikazkoak, kartak edota puzleak. Arrakasta gutxien duten jolasen artean, roletakoak, haurrenak eta erotikoak daude. Era berean, erabiltzaileen gehiengoak, nahiago du bakarka baino taldean jolastea.

Joko mailak

Bideojokoek edukiaren inguruan informatzen duten ikur bat izaten dute. Zazpi maila daude:

Adinaren ikurraIkurrak adinaren inguruan informatzen du

Bortxakeriaren ikurraIkurrak bortxakeriaren inguruan informatzen du

Hitz zatarren ikurraIkurrak hitz zatarren inguruan informatzen du

Beldurraren ikurraIkurrak beldurraren inguruan informatzen du

Sexuaren ikurraIkurrak sexuaren inguruan informatzen du

Drogen ikurraIkurrak drogen inguruan informatzen du

Bazterketaren ikurraIkurrak bereizketaren inguruan informatzen du

Haurrak ordenagailuarekinAdinaren araberako sailkapena ere badute bideojokoek. Dauden mailak ondorengoak dira: 3 urtetik gorakoak, 7 urtetik gorakoak, 12 urtetik gorakoak, 16 urtetik gorakoak eta 18 urtetik gorakoak. Sailkapena bideojokoan agertzen diren irudien arabera egiten da.

Joko mota hauek hainbat kritika eta gorespen jaso dituzte. Batzuren aburuz, bideojokoak txarrak dira, batez ere haurrentzat. Beste batzuen aburuz, ordea, bideojokoek burua garatzen laguntzen dute. Ondoren, bideojokoen inguruan dauden abantaila eta desabantailak laburbiltzen dira:

Jokoen desabantailak

  • Urduritasuna eta antsietatea eragin dezakete
  • Balio ezegokiak helerazi ditzazkete
  • Bakartasuna eragin dezakete
  • Menpekotasuna eragin dezakete

Jokoen abantailak

  • Espazioaren eta denboraren antolaketa egiten laguntzen dute
  • Begi eta eskuen arteko koordinazioan laguntzen dute
  • Erreflexuen eta adimenaren garapenean laguntzen dute
  • Estrategiak aurrera eramaten laguntzen dute
  • Kontzentrazioa suspertzen dute

Bideojokoak eta emakumea

Merkatuan dauden bideojoko askok estereotipo sexualak dituzte. Emakumearen Institutuak eta Hezkuntza Ikerketarako eta Dokumentazioarako Zentroak egindako ikerketa baten arabera, bideojokoen gehiengoak ematen den hezkuntzaren aurkako eta gizarteko oinarrizko baloreen aurkako estereotipo sexualak dituzte.

Esteka interesgarriak

Azken eguneratzea: 2005/08/08