Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta Kultura

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskal kantuak eta dantzak


. Kantuak
. Dantzak

Gure izaeraren ezaugarri nagusietako bat alaitasuna omen da. Jaiak eta egun bereziak, eta baita lagun arteko topaketak ere, sarritan izaten dira dantzan eta kantuka aritzeko une aproposak. Aspalditik datorren ohitura horrek gaur arte iraun du, eta gainera, teknologia berriek ere tokitxo bat egin diote gure zaletasun honi. Antzinako kantuak, gaur egungoak, jai egun berezietako abestiak, edozein momentutan kantatzekoak, partiturak, euskal dantzen berezitasunak, historia, dantzari ezagunen biografiak… guzti hori aurkitu dezakezu Interneten.


Kantuak

Sol klabeaAsko dira beraien zaletasuna sarera eraman duten partikularrak. Esate baterako,  Kantatzea gustatzen zaigulako izeneko webgunean seiehun bat abesti aurkitu ditzakezu talde bitan banatuta. Alde batetik, haurrei eta haurrekin kantatzekoak daude, eta bestetik, betikoak, jaietan edota bazkari eta afari ostean kantatzekoak. Beste orrialde batzuek, berriz,  abestiak entzuteko aukera ere ematen dizute.

PartituraAho bete kanta egitasmoak musika eskoletarako material didaktikoa batzen du bere orrialdean, baina guztien eskura dago Interneten. Gaur egungo euskal talde eta bakarlarien kantu ezagunak bildu dituzte, partitura eta guzti.

Eta  HABEk ere euskal musikaren altxorreko hainbat kanta ezagun bildu ditu. Bertan kantaren hitzak eta partiturak ikusteko eta irakurtzeko aukera duzu eta baita doinuak entzuteko ere, MIDI formatuan batzuk eta MP3 formatuan beste batzuk.


Dantzak

Musika eta kantua ezinbestean daude lotuta dantzarekin, eta euskal dantzei buruz ere informazio ugari dugu eskura.  Eibarko Kezka Dantza Taldeak, adibidez, euskal dantzei buruzko albisteak eta agenda eguneratua eskaintzen dizkizu, eta euskal dantzaren eta dantzarien historia, argitalpenak eta argazkiak ere bildu ditu.

Dantzan.comBeste toki batzuetan bezala, Bizkaia eta Gipuzkoako herri askotan ere beraien dantza propioak dituzte. Ba,  Bizkaia eta Gipuzkoako dantzak ikasi nahi badituzu, pausoz-pauso irakatsiko dizkizu Elai-Alai Fundazioak bere webgunean prestatu duen multimedia baten bidez.

Zenbat Gara Elkarteak ere euskal dantza tradizionalei buruzko arlo desberdinak aztertu ditu, eta esteka interesgarri ugari bildu ditu.

Dantza tradizionalari buruzko informazio gehiago: tipologia, estilo aniztasuna eta oinarrizko kontzeptuak.

 

 

Azken eguneratzea: 2007/05/03