Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osasuna

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

HIESa


 

Zer da HIESa?

GIB izeneko birusak sortzen du hiesa. Baina galdetuko balizute, zer esango zenuke hiesaz?

Hartutako: ez da hereditarioa, birus batek sortutako baizik.
Immuno: gaixotasunei aurre egiteko defentsa-sistemarekin lotuta dago.
Eskasia: defentsa-sistemak gabeziaren bat duela adierazten digu.
Sindromea: gaixotasun jakin bat besteetatik bereizten duten sintomak.

Birusa kutsatzen duten isuriak ondorengoa dira:

  • Odola
  • Semena
  • Bagina-jariakinak

Beste hauek, ordea, ez dute kutsatzen:

  • Malkoak
  • Listua
  • Izerdia
  • Gernua
  • Gorotza

Ez da eztularen edo doministikuaren bidez kutsatzen, ez eta mahai-tresna, edalontzi edo plater berak erabiltzeagatik ere. Komun publikoak edo igerileku publikoak erabiltzeagatik ere ez da kutsatzen, ezta eskua ematean edo eguneroko elkar bizitzan sor litezkeen beste harremanen bidez ere. Abereek ez dute HIESaren birusa kutsatzen, ezta intsektuek ere.


Hiesaren kartelaHIESaren kutsatze-bideak

Azken urteetan HIESaren eta sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunen (ETS bezala ezagutzen direnak) kasuak handitu egin dira. Gazteek beraien sexu harremanetan gaixotasunak ekidin ditzaketen bitartekoak (batez ere preserbatiboa) ez dituzte erabiltzen eta horren ondorioz igo dira kasuak. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak "Zeinek jarriko du, zuk ala nik?" kanpaina jarri zuen abian. Kanpaina horren bidez, gazteei bai emakumeen zein gizonezkoen preserbatiboa erabil zezaten eskatzen zen.

Ondoren HIESa kutsatzeko dauden bide ezberdinak azalduko dizkizugu.


Sexuala:

HIESaren birusa harreman sexualen bidez kutsa daiteke. Harreman sexual ugari izateak arriskua areagotzen du, baina harreman sexual bakarra nahikoa izan daiteke kutsatzeko. Bestalde, harremanetan honela kutsa daiteke birusa: gizonak emakumea kutsatzea, gizonak gizona kutsatzea eta emakumeak gizona kutsatzea. Gainera, nabarmentzekoa da harreman sexual guztiek ez dutela kutsatzeko arrisku bera:

  • Arrisku oso handia: zakila uzkian edo baginan sartzea.
  • Arrisku posiblea: aho eta genital arteko harremana.
  • Arriskurik ez dutenak: elkar masturbatzea, laztantzea, musu intimoak ematea, masajeak ematea, etab.

Nola prebenitu daiteke?

PreserbatiboaHarreman sexualak edukitzerakoan, preserbatiboa edo kondoia erabiltzea da neurri errazena eta eraginkorrena, GIBri eta transmisio sexualeko beste gaixotasun batzuei aurrea hartzeko. Horregatik, preserbatiboa erabiltzeko era egokia zehazten dugu ondoren:

  1. Osasun-agintaritzak homologatutako kondoiak baino ez erosi
  2. Kondoiaren iraungitze-data kotrolatu
  3. Leku freskoan eta lehorrean gorde eta eguzkitik edo argitik babestu
  4. Kondoia arretaz erabili, ez dadin hondatu azazkalekin, eraztunekin, hortzekin, etb
  5. Preserbatiboa zakila tente dagoela jarri, edozein harreman genitalaren aurretik
  6. Zakil osoan zabaldu, aurrez kondoiaren punta estutuz airea kentzeko eta semenarentzat lekua uzteko
  7. Kondoia koitoan erabili behar da. Isuri ondoren, zakila moteldu baino lehen atera, preserbatiboa oinarritik helduz, semena ez dadin atera
  8. Kondoia zakarretara bota, inoiz ez komunetik behera
  9. Kondoiak ez berriro erabili


Odolekoa:

Batik bat, orratz, xiringa edo droga prestatzeko erabiltzen diren tresna berak erabiltzean kutsatzen da. Gaur egun ez da ohikoa odol-transfusio baten bidez kutsatzea, ematen den odol guztiari kontrol zorrotzak egiten zaizkiolako. Odola ematerakoan kutsatzea ezinezkoa da, odola ateratzeko erabiltzen den materiala behin erabiltzekoa baita; alegia, erabili eta botatzekoa izaten da.

Nola prebenitu daiteke?

Odolaren bidez ez kutsatzeko hartu behar diren neurriak honakoak dira:

  • Inoiz ez erabili orratz, edo xiringa (edo bestelako injekzio-trensak) berak.
  • Beti, behin erabili eta botatzeko xiringak erabili.
  • Ez erabili besteren batek erabilitako bizar-xaflak, hortzetako eskuilak, edo tratuajeak akupuntura, piercing-ak egiteko tresnak, ezta odola ukitu dezakeen beste tresnarik.


Ama eta seme-alaba artekoa :

Haurdunaldian, erditzean edo edoskitzean gerta liteke. Hala ere, osasun-kontrolei eta tratamenduei esker, GIB eramailea den emakume batek seme-alaba kutsatua edukitzeko aukera jaitsi egin da %20tik %2 baino gutxiagora.


HIESaren aurkako kanpainak


2008ko kanpaina

2008ko kanpainako kartelaEkainaren 10ean, hiesaren eta beste sexu-transmisiozko gaixotasun batzuen prebentzio kanpaina berri bat hasi du Osasun sailak. Hauxe da kanpainaren lema: "Zeuk hautatzen duzu zeure harremanen barruan geratzen dena. Erabaki ezazu kanpoan geratzen dena ere".

Kanpaina honek funtsezko lau mezu dauzka:

  • Sexu bidezko transmisioko infekzioak gehitzen ari dira. 
  • Sexu bidezko transmisioko infekzioek areagotu egiten dute GIB/HIESaren arriskua. 
  • Ahozko sexua BADA arriskuko praktika sexu bidezko transmisioko infekzioetarako. 
  • EZ da izan behar inolako sexu harremanik preserbatibo gabe.

Gainera, lan talde bat eratu da arlo honetan jarduteko: "GIB eta sexu-transmisiozko infekzioak gizonezkoekin sexu harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboan" bertan jardungo dute gay kolektiboko GKEetako, hiesaren aurkako GKEetako eta Osasun Saileko Hiesaren aurkako Planeko hainbat ordezkarik. Talde hau jarduera estrategia bat diseinatzen eta garatzen ari da gay giroko lokaletan sentsibilizazio eta prebentzio mezuak sartzeko.

Mezu prebentiboak banatuko dira lokal hauetan, hasiera batean sifilisean zentraturiko material informatiboa, une honetan infekzio hori baita gure ustez, GIBarekin batera, larritasun handieneko sexu bidezko transmisioko infekzioa.

2007ko kanpaina. Arriskuan egon bazara egizu hiesaren proba eta atera zaitez zalantzatik


2007ko kanpaina

2007an kaleratu den kanpainaren izenburua “Arriskuan egon bazara, egizu hiesaren proba eta atera zaitez zalantzatik” da. Helburua da arrisku praktikak izan dituzten pertsona guztiak hiesaren testa egitera animatzea eta infekzioaren diagnostikoa ahalik eta azkarren egitea.

Gainera, gainera proba horietan profesional sanitarioek, batez ere lehen mailako atentziokoek, parte hartuko dute, arrisku praktikak gauzatu izanaren susmoa daukaten pazienteen historia klinikoan ohitura sexualei buruzko galderak sar ditzaten. Horretarako, eskuliburu txiki bat elaboratu da hainbat zalantza argitzen dituena: noiz susma litekeen GIB infekzioa egon litekeela, noiz eskatu behar den analisia, etab. Informazio gehiago duzu  2007ko kanpainari buruz .

Hiesaren kartelaGaixotasuna dugun edo ez jakiteko, nahikoa da odol analisi berezi bat egitea. Probaren emaitza fidagarria izan dadin, arriskuko azken jardutetik proba egitera 3 hilabete igaro behar dira gutxienez. Interesatutako pertsonaren baimenarekin egin behar da proba, eta emaitzaren bapestekotasuna bermatuta dago. Proba non eginjakiteko aukera ere baduzu.


Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzak Internet orri bat du eta bertara jotzea nahiko genuke. Orri horretan, HIESaren informaziorako telefona azaltzen da eta gaiarekin lotutako zenbait link daude. Horrela, esaterako, HIESaren alorrean lan egiten duten GKEetan eta Euskadin landutako prenbetzio-programetan sakontzen du, informazio gehiago ematen du gidaliburuei eta hezkuntza-materialari buruz, ikerketei eta inkestei buruz. 


HIESarentzan helduak dira

Hiesaren kartelaGure gurasoekin sexuaren inguruan hitz egitea ez da erraza ezta erosoa ere. Gazteriaren gehiengoarentzat gurasoekin hitz egiteko debekaturik dagoen gaia da hori, izan ere, askoren aburuz, gurasoek ez dituzte ulertuko. Baina gure gurasoekin sexuaren inguruan mintzatzea garrantzitsua eta beharrezkoa da. Izan ditzazkegun zalantza eta galderak argitzen lagunduko digute. Era berean, sexuaren inguruan dauden hainbat gauzez ere ohartaraziko gaituzte.

Gure gurasoek eman diezaguketen laguntzari esker, sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak ekidin ditzazkegu eta baita HIESa ere. Izan ere, prebentzioa da gaixotasun horri aurre egiteko modu onena.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak gazte eta gurasoen arteko harremanak hobetzeko, eta aipaturiko gaien inguruan hitz egiteko, kanpaina jarri dute abian. Informa zaitez " HIESarentzat helduak dira " kanpainaren inguruan.



Jarriozu argi

Hiesaren kartelaSexuaren inguruan erabakiak hartu eta horiek mantentzen dituen emakumearen irudia ez da oso ohikoa. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kanpaina berri bat jarri du abian. "Jarriozu argi " lelopean, emakumeek prebentzio neurriak hartzerakoan duten garrantzia bultzatu nahi da.

HIESa duten emakume kopurua gizonezkoena baina baxuagoa da. VIH birusa harreman heterosexualen bidez kutsatzen da batez ere eta beharrezkoa da neurriak hartzea. Modu horretan, sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak ere ekidingo dira.

Informa zaitez " Jarriozu argi " (pdf, 130 Kb) kanpainaren inguruan.


Argitu zure zalantzak!

Telefono bidez kontsulta bat egin nahi baduzu, hementxe duzu informazio telefonoa: 943006464.  e-postaz ere azal ditzakezu zure zalantzak. Osakidetzako profesional batek erantzungo dizu.


Azken eguneratzea: 2008/06/20