. Hobetu zure prestakuntza
. Etengabeko lanbide prestakuntza
. Beste ikastaro batzuk eta praktikak
Hobetu zure prestakuntza
Prestakuntza nahitaezkoa da lan-merkatuan sartzeko.
Zure prestakuntza jarraitu edo hobetu nahi baduzu, sar zaitez Lanbide.net enplegu-atarian. Bertan, Euskadin egiten diren prestakuntza ikastaroak eta enplegurako prestakuntza-zentroen direktorioa aurkituko dituzu. Interesatzen zaizkizun bilaketa-irizpideak aukeratuta, zuretzan egokia den prestakuntza-ikastaroa aurkituko duzu bertan.
Lanbide.net orriak, gainera, lan-orientaziorako tresnak ere eskaintzen dizkizu. Beraz, bai ikasten ari bazara, bai lanean hasi edo lana aldatu nahi baduzu, zure prestakuntza jarraitu edo hobetu ahal duzu.
Emakumea bazara, Emakunderen gunera jo dezakezu eta emakumeentzako prestakuntza ikastaroei buruzko informazio baliagarria eta helbideak aurkituko dituzu bertan.
Etengabeko lanbide prestakuntza
Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa da. Enpresei eta langileei zuzenduta dago eta zera du helburu, lanean diharduten langileei finantzatutako prestakuntza-eskaintzaren informazioa ematea deialdi bakoitzean. Horretarako, ikastaroen katalogoa jartzen du zure esku.
Katalogo horretan, finantzatutako prestakuntza-zentroei buruzko informazioa aurkituko duzu, baita ikastaroei buruzkoa ere, espezialitateka antolatuta eta noiz egingo diren zehaztuta.
Beste ikastaro batzuk eta praktikak
Eta guzti hau nahikoa ez bada, Gazte Informazioaren orrialdean beste ikastaro batzuk eta praktikak aurkitu ditzakezu.
|