Atzemandako, artxibatutako eta indizatutako webgunez osatuta dago Ondarenet datu-basea,
Liburutegi Zerbitzuak horretarako espresuki ezarritako sailkapena kontuan hartuta. Sailkapen hori 12 gai nagusitan banatzen da:
Artea
Euskara
Zientzia eta teknologia
Aisia eta kultura
Kultura
Politika eta gobernua
Ekonomia eta negozioak
Osasuna
Enpresa
Gizartea
Hezkuntza eta ikerketa
Gizartea
Bilaketak era ezberdinetan egin ahal dira:
Bilaketa sinplea
Bilaketa-terminoak Testu laukian sartuz
URL zehatz bateko kapturak berreskuratzea interesatzen bazaigu, helbide osoa"Url" laukian idatziko dugu
Bilaketa aurreratua
Bilaketa aurreratuetan, bilaketa-terminoak murriztu daitezke hainbat parametroren bitartez:
formatua (irudia, soinua eta bar), data, bilduma Emaitzak nahi dugun hurrenkeran agertzea ere zehaztu daiteke.
Aurkibideak
Bukatzeko, aplikazio honek aukera ematen du aurkibide baten bitartez bilaketak egiteko. Hain zuzen, atzemandako webguneak
adierazteko erabili den sailkapenean oinarritutako aurkibidea.