Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Sustatu
 

"Sormen lantegiak" laguntzak


AGINDUA, 2012ko apirilaren 24koa (pdf, 250 kb), Kulturako sailburuarena, “Sormen Lantegiak” programaren barruan 2012. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Laguntza modalitateak eta diru kopuruak 

  1. Agindu honek honako laguntza-modalitate hauek jasotzen ditu:
    1. II. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten sormen guneetara bideratutako diru-laguntzak (Sorgune modalitatea).
    2. III. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten proiektuak diseinatzera bideratutako diru-laguntzak (Ikertu modalitatea).
    3. IV. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten kultur proiektuak egitera bideratutako diru-laguntzak (Arragoa modalitatea).
    4. V. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten proiektu eta produktuak erakustera edo aurkeztera bideratutako diru-laguntzak (Agertu modalitatea).
  2. Diru-laguntza horietarako, guztira, bederatzi ehun mila (900.000) euro erabiliko dira.
  3. Diru-kopuru osoa honela banatuko da laguntza-modalitateen artean:
    1. Sorgune modalitatea: laurehun eta hirurogeita hamar mila ( 470.000) euro.
    2. Ikertu modalitatea: hirurogei mila (60.000) euro.
    3. Arragoa modalitatea: berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) euro.
    4. Agertu modalitatea: laurogei mila (80.000) euro.

Diruz lagundu daitezkeen arloak 

  1. Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak zuzenduta daude 2012. urtean gauzatuko diren eta artea berritzeko aukera onenak sustatzeari begira arte eta gizarte eremuen arteko elkarguneak bultzatzen dituzten proiektu diziplinartekoetara.
  2. Diziplinartekotasuna definitze aldera, honela antolatzen dira aurreko atalean aipaturiko eremuak:
    1. 1. multzoa. Honako eremu hauek hartzen dituen nahitaezko multzo nagusia: Ikusizko arteak, Zinema eta Ikus-entzunezkoak, Dantza, Literatura, Musika, Antzerkia, Zirkua, Magia eta Bertsolaritza.
    2. 2. multzoa. Kultur ekonomiaren, zientziaren eta gizartearen eremuan garatzen diren materiak hartzen dituen multzoa; zehazkiago:
      • Kultur ekonomia: Eskulangintza, Diseinu grafikoa edo industriala, Gastronomia, Moda, Kultur ondarea, denbora-pasarako eta komunikaziorako Software elkarreragileak, Robotika eta antzekoak.
      • Zientzia aplikatuak: Enpresen administrazioa, Nekazaritza, Arkitektura eta Ingeniaritzak, Bioteknologia, Komunikazio zientziak, Osasun zientziak, Ekonomia, Industria, Ingurumena, Metalurgia, Garraioa eta antzeko beste zientzia aplikatu batzuk.
      • Gizarte zientziak: Demografia, Ekologia, Pedagogia, Hirigintza eta antzeko beste gizarte zientzia batzuk.
      • Gizarte-lana: Mendetasuna, Ahalmen urritasunak, Gizarte-bazterketa, Tratu txarrak (emakumeak, adingabeak, zaharrak…), Presoak, Adindunak, Indarkeriaren biktimak, Genero-berdintasuna eta antzeko beste gizarte-alor batzuk.
  3. Aurkeztutako proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    1. 1. multzoko arte-diziplinetako batean argiro sartuta egon behar dute.
    2. Proiektuak elkargune garbi bat izan behar du 2. multzoko diziplinetako batekin, gutxienez. Elkargunea dutela ulertuko da aurkezten den proposamenak bateratu egiten baditu 1. multzoko diziplinetako baten jakintza, teknika edo egiturak 2. multzoko beste batzuenekin, bereziki bateratze horren ondorioz proiektu, produktu edo prozesuen aplikazio berritzaileak sortzen badira.
    3. Ez dute diru-laguntzarik jasoko proposatutako elkargunaren helburua instrumental hutsa duten proiektuak.
  4. Sorgune modalitatean aurkezten diren proiektuei dagokienez, elkargunea dutela ulertuko da baldin eta eskatutako baldintzak betetzen dituzten egitasmoak ahalbidetu, erraztu edo sustatzen baditu proiektuak.

Eskaerak aurkezteko epea 

  • SORGUNE, IKERTU eta ARRAGOA modalitateak: 2012ko maiatzaren 12tik ekainaren 11 arte.
  • Modalidad AGERTU: 2012ko maiatzaren 12tik urriaren 31 arte.