Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte hedabideak
 

Euskadiko tokiko telebista digitala

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko uztailaren 17an hartutako erabakiaren (pdf, 89,24 kB) bitartez administrazio-emakidak esleitu ziren, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua zeharka kudeatzeko administrazio-kontratuari dagozkionak. Erabaki horren I. eranskineko bigarren atalak behin betiko esleipenak jaso zituen, eta hirugarren atalak baldintzatutako esleipenak, zeinak behin betikotzat jo baitziren Kultura sailburuaren 2007ko urriaren 10eko Aginduaren (pdf, 111,86 kB) bitartez.

Udalen zuzeneko kudeaketa dela eta, Kultura sailburuaren 2007ko ekainaren 29ko Aginduaren (pdf, 89,24 kB) bitartez Donostiako udalari esleitu zitzaion Donostiako barrutian lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emakida, eta, halaber, Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko udalei Barakaldoko barrutian zerbitzua ematekoa, nahiz eta, azken kasu horretan, kontratua sinatu baino lehen Barakaldo, Portugalete eta Santurtziko udalek erabaki zuten telebista-zerbitzua zuzenean kudeatzeari uko egitea.

Euskadiko LTD barrutiak

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeak hamabost tokiko barrutitan (pdf, 34,75 kB) banatzen da, multiplex digital banarekin. Multiplex digital horren bitartez, tokiko telebistako launa programa eman ditzakete.

Euskadin lurreko telebista digitalaren zerbitzua eman dezaketen entitate emakidunak

Behin lurreko telebista digitalaren zerbitzua emateko lehiaketa amaituz gero, horko enpresa esleipendunak eta Donostiako udala dira Euskadin lurreko telebista digitalaren zerbitzua eman dezaketen gaitutako entitate emakidunak (pdf, 28,32 kB) -Donostiako udala zuzeneko kudeaketaren bidez-. Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko urtarrilaren 11ko bilkuran, irrati-difusio soinudun eta telebistakoaren emakidak eraldatzea erabaki zuen, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentziak bihurtzeko. Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko, martxoaren 31ko, 7/2010 Lege orokorraren arabera, lizentziadunak (pdf, 27,67 kB) hamabost urtetan gaituta egongo dira, erabaki hori onetsi zenetik zenbatzen hasita.

Itelazpi

Honakoa da Itelazpi sozietatearen xedea: telekomunikazioetako sistema eta azpiegiturak kudeatu, ezarri, ustiatu eta mantentzea, betiere irratiko eta telebistako seinaleak eraman eta zabaltzeko zerbitzuak egiteko, irrati-komunikazioko zerbitzuak egiteko, bideo-komunikazioko zerbitzuak egiteko, seinaleen transmisio eta konmutazioko zerbitzuak egiteko, eta telekomunikazioarekin loturiko beste edozein zerbitzu egiteko. Halaxe xedatzen da-eta Itelazpi SA sortzen duen irailaren 23ko 215/2003 Dekretuan (pdf, 50,06 kB).