Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte komunikabideen alorreko eskumenak ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 19. artikuluaren arabera.
Gizarte-hedabideen esparruan, frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetako irratidifusio soinudunaren zerbitzuaren ustiapena bi modutan egin daiteke: Herri Administrazioek edo beren erakunde publiko eskudunek zuzenean kudeatuta, edo toki-korporazioek edo pertsona fisiko edo juridikoek, gaikuntza-titulua lortuz gero, zeharka kudeatuta.
EUSKAL IRRATI TELEBISTA S. A. Herri Erakundea Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 20an onarturiko 5/1982 Legearen bidez sortu zen, gure Autonomi Estatutuak ematen digun eskumenaz baliatuta. Bost irrati eskaintza ditu gaur egun, egunean 24 orduz emititzen.